Interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko saioak

2023-03-20

Hainbat ikastetxetan datuak bildu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) UNESCO Katedrak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei (12 eta 17 urte bitarteko ikasleak) zuzendutako eta sarbide libreko esku-hartze saio batzuk diseinatu ditu interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko helburuz.

 
 

 

Saioak UNESCOren Alfabetatze Mediatiko eta Informazionalari (AMI) buruzko gomendioetan eta Europar Batasunaren Gaitasun Digitalari (DigComp) buruzko gomendioetan oinarritzen dira. Materialok 5 herrialdetako 7 unibertsitatetako irakasle adituek gainbegiratu dituzte, eta hezkuntza-komunitatearen eskura daude euskaraz, galegoz eta gaztelaniaz.

Esku-hartze saioak, ikastetxeetan doan erabil daitezkeenak, ondorengo web-orrian daude eskuragarri: https://www.ehu.eus/eu/web/catedra-comunicacion-valores/interneten-eta-gailu-digitalen-erabilera-arduratsua-eta-kritikoa/hizkuntza.