Udako Topaketetako 31 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

2023-05-23

Uztailaren 3, 4 eta 5ean izango dira Hik Hasi Udako Topaketak Donostian, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. 31 ikastaro izango dira aurten aukeran (horietarik hiru, doakoak). Izen-ematea zabalik dago. 

 
 
Udako Topaketetako 31 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

 

Mugimendu etengabean eta eraldaketa garaian murgilduta dago hezkuntza mundua eta hori guztia aurrera eramateko euskarriak behar dira: batetik, eraldaketari eta eguneroko jardunari norabidea jartzeko eta zentzua emateko; eta bestetik, ikasleen eta irakasleen ongizatea eta zaintza bermatzeko. Hik Hasi Udako Topaketetako ikastaroen muinean xede horiek daude, eta hezkuntzaren eraldaketarako euskarri eta bidelagun izatea dute helburu. Euskal Herriko adituek eta arituek eskainitako 31 ikastaro izango dira aurten aukeran:

1. “Bidelagundu”: hezitzailearen jarrerak eta esku-hartzeak haurraren autonomiaren garapena eusteko (Alvaro Beñaran)

2. Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? (David Castrillo)

3. Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran (Ane Ablanedo)

4. Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa (Benjamin Barandalla)

5. Mugak jarri autoestimua zainduz (Nerea Mendizabal)

6. Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik (Maite Ruiz)

7. Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez (Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya)

8. Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat (Izaro Susperregi)

9. Heriotzaren lanketa (Patxi Izagirre eta Ane Izagirre)

10. Dislexia (Dislegi Elkartea eta Libe Oñederra)

11. Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu! (Urko Arozena)

12. Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin

elkarlana (Maddalen Aristegi)

13. Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa

garatu (Arrate Gisasola)

14. Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta

jarrerak (Iñaki Eizmendi)

15. Sormenean hezi, kulturan bizi (Gotzon Barandiaran, Ihitz Iriart, Iratxe Retolaza)

16. Sortuz eta sortuz, kontatu (Ixabel Agirresarobe)

17. Lanketa pertsonala (Ainhoa Gorostidi)

18. Zaintza guneak: norbera zainduz, bestea zaindu (Eider Zuriarrain)

19. Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan (Marina Pintos)

20. Izan, pentsatu, sentitu, egin. Ikasturte amaierako larrialdi botikinetik, oreka

mantentzeko gakoetara (Haritz Azkue)

21. Neuroludokinestesia (Aitor Zenarruzabeitia)

22. Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa (Esther Uria)

23. Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik (Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola)

24. Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa (Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez)

25. Pedagogia Sistemikoa. Oinarrien ezagutza eta irakasleentzako baliabideak eta tresnak (Saionara Barrena eta Naiara Jimenez)

26. Escape room digitalak eta fisikoak sortzen (Iera Arrieta)

27. Matematika eskuetan, goazen jolastera! (Izaskun Baro)

28. Jolastokia: gune pedagogikoa? (Txusma Azkona)

29. Fisikaren eta kimikaren ikaskuntza Lan Praktikoen bitartez (IKDi3 eredua) (Jose Maria Etxabe) **doako ikastaroa

30. Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten (Mari Carmen Altuna eta

Amaia Zubizarreta) **doako ikastaroa

31. Mintegi irekia: DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak (Esti Amenabarro eta Nere Amenabar) **doako ikastaroa