"Bizi Toki"k antolatutako jardunaldia

"Bizi Toki"k antolatutako jardunaldia

Ekainaren 24an, 25ean eta 26an SORGINEN BILTZARRA deitzen den jardunaldia egingo da Bizi Tokin. Joateko asmoa duenak idatzi dezala bizitoki@gmail.com helbidera.

Hik Hasi

Sakanako Eskola Txikiak. Iturri zaharreko ur berria

Sakanako Eskola Txikiak. Iturri zaharreko ur berria

Olaztiko, Urdiaingo, Iturmendiko, Arbizuko eta Uharte-Arakilgo (Nafarroa) eskola txikiek beren talde-identitatea definitzeko prozesua egin dute ikasturte honetan, iraganaz hausnartzeko eta etorkizuneko kultura eta balioak irudikatzeko. Apirilaren 28an aurkeztu zuten Sakanako eskola txikien identitate kolektiboa deskribatzen duen dokumentua jendaurrean, Lakuntzako kultura etxean. Bost eskoletako ikasleak, irakasleak, gurasoak, ikasle ohiak, herri-eragileak, edota Sakanako ikastoletako kideak ez ezik, aurkezpen-ekitaldian izan ziren Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere; beste batzuen artean, Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria eta Aitor Etxarte Eskola Kontseiluko presidentea.

 

Amagandiko Edoskitze Kongresua

Amagandiko Edoskitze Kongresua

Ekainaren 23an, 24an eta 25ean Iruñako Baluarten "Amagandiko Edoskitze Kongresua" egingo da.

Larunbatean, 25ean, 10:30ean, programa irekian, "Bularra plazerarekin ematen dugu?" hitzaldia eskainiko da euskaraz. "Harremanaren garrantzia edoskitzean: begirada, azala, atxikimendua"

 

Hezkuntza Plataformen Topagunearen batzarra

Hezkuntza Plataformen Topagunearen batzarra

Ekainaren 11n Hezkuntza Plataformen Topaguneak Barakaldoko Clara Campoamor eraikuntzan egindako batzarrean hainbat erabaki hartu zituen.

 

Hik Hasiren Udako Topaketetako hainbat ikastarotan izena eman daiteke oraindik

Hik Hasiren Udako Topaketetako hainbat ikastarotan izena eman daiteke oraindik

Hik Hasiren Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, hainbat ikastarotan bada tokia oraindik eta izena eman daiteke. 

Ikastaro horiek betetzen diren arte, matrikulazioa egiteko aukera izango da, www.hikhasi.eus webgunearen bitartez. Edozein zalantza izanez gero, hikhasi@hikhasi.eus helbidera idatzi daiteke edota 943371408 telefono zenbakira deitu. Ikastaroak ekainaren 28an, 29an eta 30ean izango dira Leioan (EHUren Irakasle Eskolan) eta uztailaren 4, 5 eta 6an Donostian (EHUren Pedagogia Fakultatean). 9:00etatik 14:00etara izango dira saio guztiak. 

 

Araba Euskaraz 2016 Agurainen

Araba Euskaraz 2016 Agurainen

Arabako Ikastolen Elkarteak antolatutako aurtengo ARABA EUSKARAZ jaia AGURAINen izango da ekainaren 19an. Izan ere, Aguraingo Lautada ikastolak hartu du gertuko ardura nagusia jaiaren garapenean.