JALGI euskal kulturaren plaza ibiltaria. 28an, larunbatean, festa erraldoia Laudion

JALGI euskal kulturaren plaza ibiltaria. 28an, larunbatean, festa erraldoia Laudion

Amaiera, 28an, larunbatean, LAUDIOn egun osoan kultur ekitaldiak egingo dira.

JALGIk antolatuta, maiatzaren 23tik 29ra egiten ari da AIARALDEAn.

Lehen edizio honetan, astebetez, Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo herrietan egingo da.

Maiatzaren 26an, Amurrion, euskal kultur sorkuntzaren KOMUNIKAZIOA landuko da, eta, 27an, toki berean, TRANSMISIOA.

 

OinHerri, herri hezitzaileen jardunaldia Zestoan egin zen

OinHerri, herri hezitzaileen jardunaldia Zestoan egin zen

OinHerrik antolatuta, maiatzaren 21ean herri hezitzaileen jardunaldia egin zen Zestoako Herri Ikastetxean.
Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten diren hainbat praktika hezitzaile eta parte-hartzaile aurkeztu ziren, haien gainean gogoeta zen eta aurrera begira nola saretu aztertu zen.

 

Sortzen: "eskolHarria, biharko herria" jaian eskola berria irudikatzen

Sortzen: "eskolHarria, biharko herria" jaian eskola berria irudikatzen

Maiatzaren 22an ospatu zen Hernanin Sortzen elkartearen 25. urteurrena. Izan ere, duela 25 urte sare ezberdinetako kideak Euskal Herriak behar zuen hezkuntzaren inguruko hausnarketa bideratzeko helburuarekin bildu ziren Hernanin, eta handik sortu zen SORTZEN, "Euskal eskola publiko berriaren aldeko elkartea".

"EskolHarria, biharko herria" jaian eskola berria irudikatu nahi izan da.

 

"JOLASGUNE 2016" Ozetan

"JOLASGUNE 2016" Ozetan

Maiatzaren 29an, Ozetan (Araba), "Hasi jolasten, jolasten hazi" lelopean, hezkuntza, hazieraeta bidelaguntza I. jardunaldia egingo da.

JOLASGUNE Haziz Hazi plataforma osatzen duten proiektuen (Zapaburu Eskola, Plisti-Plasta, Gutxinaka-Gutxinaka, Eduki, Pixkanaka, Mara-Mara, La Brújula de Leonardo, Xixupika, Zuhaizten eta Ale)  lankidetzarekin jaio den ekitaldia da.

 

Hazi Hezi

Puerperioa, lehengora itzultzen

Puerperioa,  lehengora itzultzen

Emakumeak haurdunaldi aurreko egoerara itzultzeko prozesua hasten du erditu ostean. Hainbat erronkari egin behar izaten dio aurre aldi horretan, besteak beste, emozioak eta espektatibak kudeatzeari, Haize Barandiaran psikologoaren ustez.

Hik Hasi

REGGIO EMILIA, eskola-komunitatearen identitatea uneoro definitzen

REGGIO EMILIA, eskola-komunitatearen identitatea uneoro definitzen

0-6 adin tartean hain ezaguna den Reggio Emiliako lan-moldea Lehen Hezkuntzara hedatu dute, proiektu pilotu gisa, Scuola Primaria Loris Malaguzzi izeneko zentroan. Orain dela 50 urte baino gehiago jaio eta arrakastaz garatu den Reggio Emiliako heziketa-bideak jarraipena izango du hala ikasleek 11 urte betetzen dituzten arte, Haur Hezkuntzan ez ezik, goragoko adinetan ere Loris Malaguzziren filosofia oinarri duen praktika ezarri baita. 2009ko otsailetik martxan da eskola berria. Zazpi urteotako esperientzia nolakoa ari den izaten azaltzeko Maddalena Tedeschi pedagogoa eta Rosa Buonanno LHko hezitzailea izan dira Donostian, Hik Hasik antolatutako jardunaldietan.