Apirilaren 30ean, larunbata, hezkuntza-manifestazioa Portugaleten

Apirilaren 30ean, larunbata, hezkuntza-manifestazioa Portugaleten

Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, 3. mailako azterketei PLANTO! deialdia eginez, manifestazioa egingo da apirilaren 30ean, larunbata, eguerdiko 12:30ean Portugaleteko San Roke plazatik abiatuta.

Hik Hasi

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?

Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?

* Elen Kortaxarena biodantzako irakaslearen eskutik 

Bizi dugun jendartean pentsamenduaren garrantzia gailendu da, gorputzaren eta emozioen kontzientzia eta adierazpenaren gainetik. Baina hezkuntza-prozesuak –eta bizi-prozesuak, orokorrean– esanguratsuak izan daitezen, ezinbestekoa da pertsona osatzen duten hiru oinarriak kontuan izan eta bateratzea: emozioak, pentsamendua eta gorputza. Sentitu, pentsatu eta egin!

Hazi Hezi

TELEBISTA: Zer ikusi hura ikasi?

TELEBISTA: Zer ikusi  hura ikasi?

Haurrek denbora gehiago pasatzen dute telebistaren aurrean eskolan baino, eta zenbait kasutan, baita gurasoekin baino gehiago ere. Gaurko “hezitzaile” nagusia pantaila bidezko kontsumoa dela esan daiteke. Baina kontziente ote gara telebistak balioen transmisioan duen eraginaz? Eta asmatzen ote dugu gure etxeetako pantailak egoki kudeatzen?

Hik Hasi

Zein gako nagusi izan behar ditugu kontuan, eskoletan haurrak berdintasunean hezteko?

Zein gako nagusi izan behar ditugu kontuan, eskoletan haurrak berdintasunean hezteko?

* Luixa Reizabal Arruabarrena EHUko irakaslearen eskutik

Asko dira eskoletan haurrak berdintasunean hezteko kontuan izan beharreko gakoak. Ezinbestekoa da, lehenik eta behin, hezitzaileek neska eta mutilekiko dituzten itxaropenak aztertzea. Nortasun-ezaugarriei, trebetasunei, jarduerei zein rolei buruzkoak izan daitezke itxaropenak, eta, gehienetan, jendartean nagusi den generoaren ikusmolde estereotipatu eta sexistaren araberakoak izaten dira (“neskek txukunak eta garbiak izan behar dute. Mutilek, berriz, indartsuak eta gogorrak”; “Mutilak hobeak izaten dira matematikan. Neskak, berriz, hitzezko trebetasunetan”…). Hezitzaileen jokabidea, haurrekiko duten tratua edota eskatzen dietena itxaropen horien araberakoa izan ohi da. Esaterako, neskei gutxiago onartzen zaie zikin egotea eta desordenatuak izatea; mutilei, berriz, sentimenduak azaltzea eta negar egitea.

Hazi Hezi

Elikadura, osasunerako giltza

Elikadura, osasunerako giltza

Elikadura da osasuntsu bizitzeko oinarri nagusia, adituen esanetan. Batik bat landare jatorriko elikagaiak jan behar direla diote, eta neurri txikiagoan animalietatik datozenak. Datuek, ordea, kontrako bidean goazela erakusten dute: karbohidrato gutxiegi kontsumitzen da; proteinak eta gantzak, berriz, gehiegi.

Hik Hasi

Carles Parellada: "Pertsona guztiek dute beren bizi-sistemetan leku bat izateko eskubidea, familian edo taldean leku bat izatekoa: ikasleek, ikasgelan; gurasoek, eskolan..."

Carles Parellada: "Pertsona guztiek dute beren bizi-sistemetan leku bat izateko eskubidea, familian edo taldean leku bat izatekoa: ikasleek, ikasgelan; gurasoek, eskolan..."

Irakaslea da Carles Parellada, jakin-nahi handiko irakaslea, eta aurrean jarri zaion aukera bakar bati ere ihes egiten utzi ez diona. Hainbat ezaguera esparrutan aditua eta aritua da; hala nola, pedagogiaren esparruan, psikomotrizitatearenean, familia-terapian eta konstelazioetan, eta gaur egun, pedagogia sistemikoan. Hain zuzen ere, Bert Hellingerren enfoke sistemikoaren transmisioan erreferente nagusienetako bat da. Psikoanalisiak, familia-terapia sistemikoak, neurozientziak eta inteligentzia transgenerazionalak egiten dituzten ekarpenetatik abiatuta ondu du bere jardun pedagogikoa, harremanekin lotutako alderdiak nahiz alderdi emozional eta kognitiboak, kontzienteak zein inkontzienteak, abordatzeko.