"REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen" jardunaldia BETETA dago

"REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen" jardunaldia BETETA dago

Izena ematea itxi behar izan da, aretoa bete egin delako.

 

"Euskal Eskola Publikoa Eraikitzen" bakoitzaren ekarpena

"Euskal Eskola Publikoa Eraikitzen" bakoitzaren ekarpena

Sortzen elkarteak antolatuta, apirilaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelenan "Euskal Eskola Publikoa Eraikitzen" saioa egin zen.

Mila Apezetxearen gidaritzapean, Iker Garin (LAB sindikatua), Aitor Idigoras (ESTEILAS sindikatua), Xabier Irastorza (ELA sindikatua), Bego Bitorika (SORTZEN elkartea) aritu ziren.

Hazi Hezi

Alvaro Beñaran: "Haurra zaintzea bere gaitasunetara egokitzea da, horiek errespetatzea"

Alvaro Beñaran: "Haurra zaintzea bere gaitasunetara egokitzea da, horiek errespetatzea"

Psikomotrizitatea izanik abiapuntu, beste hamaika kontuz mintzo da: automonia, mugak eta ezetza, gurasoen bakardadea, perfekzio nahia... ekimena nahiz erreferentziak emateko beharra nabarmendu ditu, eta, batez ere, beldurrik gabeko eta errespetuzko heziketaren garrantzia.

Hik Hasi

Apirileko Hik Hasi aldizkariak ere ikusi du argia

Apirileko Hik Hasi aldizkariak ere ikusi du argia

Hauexek dira 207. Hik Hasi aldizkarian jorratu ditugun gai nagusiak:

- Bullyinga, guztiak kaltetzen dituen biolentzia

- Carles Parellada pedagogiako adituari elkarrizketa: "Pertsona guztiek dute beren bizi-sistemetan leku bat izateko eskubidea, familian edo taldean leku bat izatekoa: ikasleek, ikasgelan; gurasoek, eskolan...” 

- Iraun haur-eskolaren esperientzia: Gurasoekin zubiak eraiki, begirada haurrengan jartzeko

- Ekarpena: Zertarako balio diezaieke biodantzak irakasleei?

- Galdeidazu: Zein gako nagusi izan behar ditugu kontuan, eskoletan haurrak berdintasunean hezteko?

- Gaizka Aranguren kazetariaren atzeko atetik 

 

Bueltan dira ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joandakoak

Bueltan dira ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joandakoak

18 hezitzaile joan dira martxoaren 28tik apirilaren 2ra Tallinera, Estoniako hiriburura, hango hezkuntza-sistema ezagutzera, Hik Hasik antolatutako bidaia pedagogikoan.

Finlandiako sistema bezain ezaguna ez bada ere, haren atzetik Europan hezkuntza-arloan emaitzarik onenak lortzen dituen herrialdea da Estonia. 1991n independentzia lortu zuenetik, hezkuntzari berebiziko garrantzia eman diote herritarrek eta hizkuntza berreskuratzeko eskoletan lan handia ari dira egiten.

Hazi Hezi

Kalean da 16. Hazi Hezi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu udaberriko Hazi Hezi-ren zenbakian:

- Elikadura, osasunerako giltza

- Alvaro Beñaran psikomotrizistari elkarrizketa: "Haurra zaintzea bere gaitasunetara egokitzea da, horiek errespetatzea"

- Astez aste, urtez urte: puerperioa, nola erantzun larrialdi egoerei, bigarren haurraren etorrera, haurren eta nerabeen antzekotasunak.

- Kontsultak: osteopatia, pediatria eta psikopedagogia 

- Etxekoak mintzo: ume bikien heziketa

- Telebista eztabaidagai: Zer ikusi, hura ikasi?

- Lorea Agirreren kultur gomendioak

- Eider Rodriguezi sormenaren inguruko elkarrizketa: "Ez da neutrala emakume izatea"

- Amaia Zubiriaren zutabea