(0-3) 4. PROMOZIOrako IZENA EMATEKO epea APIRILAren 30ean amaitzen da

(0-3) 4. PROMOZIOrako IZENA EMATEKO epea APIRILAren 30ean amaitzen da

0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko 2 ikasturteko formazioa.
Aurreko bi ikasturteetan agertu den interesa ikusita, eta haien garapena ona izaten ari dela kontuan hartuta, 0-3 urte bitarteko hezitzaileen formaziorako 4. PROMOZIOA eskainiko da.
Hau da, 2016-17 eta 2017-18 ikasturteetako formazioa izango da.
APIRILAren 30era arte eman daiteke izena.

 

Ostegunean, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena

Ostegunean, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena

Apirilaren 28an, 18:00etan, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena egingo da Bilboko AZKUE fundazioan.

Sortu berri den elkartearen aurkezpenarekin batera, aurrera begira dauden asmoak azalduko dira eta parte-hartzaileen ekarpenak ere jaso. Hau da, Leioan egingo diren Udako Topaketa Pedagogikoak, ikasturtean zehar egin litezkeen jardunaldiak eta saioak, proposatu litezkeen ekintzak... Horrez gain, AZKUE fundazioak kudeatzen duen euskararen etxea ezagutuko da, eta, amaitzeko, luntxa eskainiko da.

 

REGGIO EMILIAko Loris Malaguzzi Lehen Hezkuntzako jardunaldia

REGGIO EMILIAko Loris Malaguzzi Lehen Hezkuntzako jardunaldia

Apirilaren 16an Donostiako EHUko Barriola auditorioa beteta zegoela REGGIO EMILIAko Loris Malaguzzi Lehen Hezkuntzako jardunaldia egin zen. Jardunaldiak goiza eta arratsaldea iraun zuen.

Eskolaren Hezkuntza Proiektuaren oinarriak eta eguneroko hainbat praktika aurkeztu zituzten: irakurketa prozesua, zenbakien jabetze-prozesua... Guztia, lantzen duten ikuspegi sozio-konstruktibista kontuan hartuta.

Hazi Hezi

EIDER RODRIGUEZ: “Ez da neutrala emakume izatea”

EIDER RODRIGUEZ: “Ez da neutrala emakume izatea”

* Argazkiak: Lander Garro 

Hiru narrazio-libururen egilea eta bi seme-alabaren ama da Eider Rodriguez. Bere literatur lana eta bere autoirudia aztertuz eta euskal literaturari begiratu sakon bat emanik, emakumezko idazleek, literatur sistemaren erdigunean jartzeko bidesari gisa, amatasunaren ikuspegi negatiboa ematen dutela ondorioztatu du.

 

BESARKATU EKIMENA, Tafallan

BESARKATU EKIMENA, Tafallan

Sortzen elkarteak antolatuta, BESARKATU EKIMENA egingo da APIRILAren 23an eguerdiko 12:30ean Tafallako plazan.

Hik Hasi

BULLYINGA. Guztiak kaltetzen dituen biolentzia

BULLYINGA. Guztiak kaltetzen dituen biolentzia

Bullyingaren eta ziberbullyingaren ondorio lazgarrienak suizidioa eta biktimaren heriotza dira. Halako gertaera batek bultzatu zuen eskola-jazarpenaren inguruko lehendabiziko ikerketa, Norvegian, 1973an. Dan Olweusek egin zuen. Eta halako gertakari dramatikoak dira, herrialde guztietan —eta baita, beraz, Euskal Herrian ere— bullyingaren ikerketak eta esku-hartze instituzionalak bultzatzen dituztenak. Suizidioak eta heriotzak iceberg-aren punta dira: ondorio horretara iritsi gabe ere, eskola-jazarpenak eragin lazgarriak ditu gure ikastetxeetako ehunka haurrengan, izan biktima gisa, baina baita biolentzia praktikatzen duten erasotzaileengan eta baita ikusleengan ere.