Zabalkunde zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia

Zabalkunde zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia

"GuraSOS taldeak"ek antolatuta, maiatzaren 21ean, larunbatean, arratsaldeko 16:30ean, Hernaniko Orona-Ideoan "Zabalkunde zientifiko eta elkarrizketa sozialerako jardunaldia" egingo da.

GuraSOS taldeak, Zubietan egitekoak diren erraustegiak umeengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratzeko jardunaldia antolatu du.

Hik Hasi

ESTONIA, txikitik asko egin daitekeenean

ESTONIA, txikitik asko egin daitekeenean

Herrialde txikia, hizkuntza gutxitua, atez ate bizilagun herrialde erraldoi bat eta hizkuntza indartsua dituena. Euskal Herriaz esan genezake hori bera, baina Estoniaz ari gara. Okupazioz josiriko historia izan du itsaso Baltikoak ukituriko herrialde eskadinaviar honek, duela 25 urte independentzia aldarrikatu zuten arte. Herri gazte gisa, nortasun eta estatu propioa eraikitzeko lanean ari dira harrezkero. Eta, horretarako giltzarrietako bat hezkuntza izan behar dela erabaki dute: oraindik orain populazioaren % 30a errusiarra da 1,5 milioiko biztanleriaren artean, eta hezkuntza bilakatzen ari da estoniar kultura eta hizkuntza normalizatzeko baliabide nagusienetako bat. Badirudi egindako lanak fruituak eman dituela, eskola-porrot txikienetarikoa eta emaitza onenetarikoak dituen herrialdea baita.

Hazi Hezi

Ume bikien heziketa: baten esperoan, kolpean bi

Ume bikien heziketa: baten esperoan, kolpean bi

Bi haurdunalditan bina seme izan dituztenak, biki-parea hezten ari den ama bakarra, beste alaba baten etorrera bikien heziketarekin uztartu dutenak, bikia izanik bikien ama bilakatu dena.... Askotariko kasuak ume-bikien etorreraren inguruan, baina baita partekarturiko bizipenak ere: ‘lan’ asko egin dute, baina asko jaso dute bueltan.

Hik Hasi

Izurritea Iruñeko musika eskolan sartu zenekoa

Izurritea Iruñeko musika eskolan sartu zenekoa

*Gaizka Aranguren kazetariaren eskutik

Hogei bat guraso batzartuta geunden. Gure seme-alabak Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolako ikasleak ziren. Aste batzuk lehenago jakinarazi ziguten ikasturte hartan bertan behera geldituko zirela Musika lengoaia ikasgaiaren euskarazko klaseak. Ordura arte urte batzuk eginak zituzten gure seme-alabek euskaraz ikasten bertako irakasle elebidunen borondate onari esker.

 

"Artea eta Hezkuntza" ekitaldia

"Artea eta Hezkuntza" ekitaldia

HUHEZIko HAT Hezkuntza Artistiko Transdiziplinarra lantaldeak antolatuta, maiatzaren 17an, asteartea, arratsaldeko 17.00etan, Bartzelonako Unibertsitateko eta Esbrina ikertaldeko kideak diren Fernando Hernández eta Juana Mª Sancho irakasleak arituko dira fakultateko Areto Nagusian.

Ekitaldi irekia da eta hezkuntza komunitate osora dago zuzenduta.

 

"Nafarroako landa eremuko eskolak" jardunaldia

"Nafarroako landa eremuko eskolak" jardunaldia

Maiatzaren 21ean, Uxuen, goizeko 10:00etan hasi eta 14:30ak arte "Nafarroako landa eremuko eskolak" jardunaldia egingo da.

Hainbat eskola txikitako esperientzia agertuko da: Uxue, Etxalar, Oronoz, Baztan, Arantza eta Sakanako eskola txikiak.