ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joateko prest

ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joateko prest

Hik Hasik antolatuta, hezkuntza-bidaia egingo da martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean Estoniara.

18 kideko taldea osatu da, eta, ilusio handiz doaz denak hango eskolak eta hezkuntzaren antolaketa nolakoa den ezagutzera. Zergatik Estonia? Euskal Herria bezala, ez delako oso herrialde handia, hizkuntza propioa duelako, herrialdearen antolaketan hezkuntzak garrantzia handia duelako, nazioarteko neurketetan hezkuntza-emaitza onak eskaintzen dituelako...

Hemengo opor egun horietan Estonian lan egiten dutenez, garai egokia izan liteke hango errealitatea gertuagotik ezagutzeko. Baina, lasai, bueltan, dena kontatzeko prest daude!

 

REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen

REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen

Italiako Reggio Emiliako Udal Haur Eskolek, 0-6 urte ­artekoek, ospe handia dute mundu osoan. 50 urteko ­ibilbidea egin eta gero, duela 6 urte, Lehen ­Hezkuntzako proiektua garatzen hasi ziren. Prozesua amaiturik, garai egokia da Lehen Hezkuntzako proiektu horren ­ezaugarriak eta garapena nolakoa izan den ezagutzeko.

Beraz, Loris Malaguzzi eskola ezagutuko dugu, 3-11 urte bitarteko ­haurrekin garatutakoa da. Hau da, Haur Hezkuntzako ­bigarren zikloa (3-6) eta Lehen Hezkuntza osoa (6-11). Horretarako, jardunaldia antolatu da APIRILAren 16an, larunbata, 9:00etatik 18:00etara, DONOSTIAko EHUn.

Hik Hasi

GORPUTZALDIAK. Gorputzaren bidez gaitasun sozio-afektiboak lantzen

 GORPUTZALDIAK. Gorputzaren bidez gaitasun  sozio-afektiboak lantzen

Arte-hezkuntzako proiektu bat da Gorputzaldiak. Gorputza eta mugimendua ardatz hartuta, dantzaren balio pedagogikoak eskolen zerbitzura jartzea du xede. Zehazki, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzentzen zaie. Gelan gaitasun sozio-afektiboak lantzea helburutzat hartuta, irakasleek prestakuntzan jasotzen dutena ikasleekin aplikatzen dute gero. Dantzaren arloan eskarmentu luze bezain zabala duten bi lagunek, Amaia Navascues eta Ana Remiro dantzari eta dantza-irakasleek, sortu dute proiektua, Gipuzkoako Dantzagunearen babesarekin eta Lasarteko Berritzegunearekin elkarlanean.

 

"Jolas espontaneoari begirada sakon bat" mintegia

"Jolas espontaneoari begirada sakon bat" mintegia

KIMABEk antolatuta, Imagine Elephantsekoekin mintegia egingo da. Elena Cruces eta Julián Magunak gidatuko dute, gazteleraz, eta apririlaren 23an larunbata (10:30-13:30 eta 16:00-20:00) eta 24an, igandea (10:00-14:00) burutuko da, Orioko Salatxon.

 

Haurreskolak Partzuergoaren V. jardunaldi pedagogikoak

Haurreskolak Partzuergoaren V. jardunaldi pedagogikoak

EAEko Haurreskolak Partzuergoak antolatuta, apirilaren 9an, Eibarren, "Mugimendu librea, hezitzailearen rola eta jarduera autonomo" jardunaldia egingo da.

Hizlarien artean, Arantza Aurrekoetxea, Nuria Ferrando, Enara Merino, Ainara Otxotorena, Jasone Llona, Naiara Izagirre, Leire Irigibel eta Txusma Azkona arituko dira.

 

Haur Hezkuntzako tailerrak

Haur Hezkuntzako tailerrak

Donostiako Easo politeknikoak antolatuta, apirilaren 19an, 20an eta 21ean, Haur Hezkuntzako tailerrak egingo dira.

Besteen artean, Xabier Balerdi, Merche Cruz, Xabier Iturbe, Juanjo Kintela, Aingeru Mayor, Ines Rubio, Begoña Olaskoaga eta Carmen Cuesta arituko dira.