"GURE NORTASUNA" hausnarketa eta eztabaida irekia Donostiako IRAKASLE ESKOLAN, gaur

"GURE NORTASUNA" hausnarketa eta eztabaida irekia Donostiako IRAKASLE ESKOLAN, gaur

205. hik hasi aldizkariarekin batera, Juan Inazio Hartsuagak prestatu duen GURE NORTASUNA liburuxka argitaratu dugu. Horren gaineko eztabaida irekia egingo da martxoaren 7an arratsaldeko 17:30ean hasita Donostiako EHUren Irakasle Eskolan (Oñati plaza, 2).

Eztabaidan parte hartzeko interesa duenak dei dezala 943 371 408 zenbakira edo idatz dezala hikhasi@hikhasi.eus helbidera. Parte-hartzea DOAN da.

 

"Parte-hartzea heziketa-erraminta gisa" jardunaldia

"Parte-hartzea heziketa-erraminta gisa" jardunaldia

Jolas eta Ekinek antolatura, "Parte-hartzea heziketa-erraminta gisa" jardunaldia egingo da martxoaren 17an Gasteizko Europa Jauregian goizeko 9:00etan hasita.

Izena ematea martxoaren 10a bitartean egin liteke, jolasetaekin@gmail.com helbidera idatzita edo 945 226595 telefono zenbakira deituta.

Hazi Hezi

Xabier Gantzarain: 'Lerde-zapiak'

Xabier Gantzarain: 'Lerde-zapiak'

Ezin diozu errua haurrari bota, eman zidan abisu lagun batek, bizitza erabat aldatuko zitzaidala azaldu ostean, eta ezta bikoteari ere. Zenbat aldatuko zitzaidan, susmatzen nuen lehendik ere, nola aldatuko zitzaigun, zailagoa zen antzematen.

 

Kalean da 206. Hik Hasi aldizkaria

Kalean da 206. Hik Hasi aldizkaria

Honako gai hauek jorratu ditugu martxoko aldizkarian:

- STING proiektua. Hezkidetza zientziaren irakaskuntzan.

- Itziar Idiazabal EHUko Hizkuntzalaritza katedradunari elkarrizketa

- Gorputzaldiak. Gorputzaren bidez gaitasun sozio-afektiboak lantzen

- Albaola eta balea. Euskal baleazaleen hari-muturrei tiraka

- Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen. Euskara gutxi duenari euskara gehiago

- Nola aztertu norbere lana eta besteena modu eraikitzailean?

- Zein erronka ditu euskal hezkuntzak?

- Proposamena: 'Futbolariak eta printzesak' antzerkia

- Atzeko Atetik: Jose Luis Otamendi 

 

"Gure ametsak eskola bihurtu" siaoa

"Gure ametsak eskola bihurtu" siaoa

Nafarroako Sakanako Eskola Txikiak antolatuta, martxoaren 3an, arratsaldeko 17:30ean  Etxarri Aranazko Kultur etxean EL MARTINET eskolako dokumentala ikusteko aukera egongo da. Horrez gain, Sakanako Dumas proiektua aurkeztuko da.

 

Emankorra izan da Amara Berri sistema ezagutzeko jardunaldia

Emankorra izan da Amara Berri sistema ezagutzeko jardunaldia

Otsailaren 26an eta 27an, Amara Berri hezkuntza-proiektua ezagutzeko jardunaldia egin genuen eskolaren beraren Donostiako Morlans-eko zentroan. Mamitsuak izan ziren saioak. Hainbat argazki zintzilikatu ditugu.