Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa

Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa

Atxikita doa proiektuaren aurkezpenerako egunak eta tokiak. Biziki eskertuko genizueke, batetik, aurkezpen horietara bertaratzea, eta bestetik, zuon bazkideen, elkarteen artean gonbidapenak zabaltzea. Europa mailan eta hizkuntzen eremuan inoiz egin ez den prozesu partehartzaileena egin nahi da, eta beraz, Euskal Herriko eragileok ere badugu zer esana.

Hazi Hezi

AUTONOMIAN HAZTEN DITUGU HAURRAK?

AUTONOMIAN  HAZTEN DITUGU HAURRAK?

Gauzak bakarrik egiteko gaitasunari deitzen zaio, maiz, autonomia. Adituek, ordea, argi diote: umeak berak askatasunez eta barne gogoari jarraiki eskuratu gabeko ‘autonomia’ ez da autonomia, autonomia faltsua baizik. Txanpon beraren bi aurpegiak dira. Baina zein da bien arteko aldea? Zer da autonomia eta zer autonomia faltsua?

Hik Hasi

BOLONDRES PROIEKTUA. Ikasleak, beharra dutenen bidelagun

BOLONDRES PROIEKTUA. Ikasleak, beharra dutenen bidelagun

Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek boluntario-lanak egiten dituzte herriko hainbat elkarte eta egoitzatan. Izan ere, duela 7 urtetik hona Bolondres programa dute abian. Horren baitan, besteak beste, etorkinekin eta adineko pertsonekin jarduerak egiten dituzte, beraien denbora librea erabilita eta horrek azken notan inongo eraginik izan gabe. Modu horretan, justizia eta elkartasuna bezalako balioetan hezi nahi dituzte ikasleak. Ikasturterik akademikoenean, beren baitatik atera eta inguruan, munduan gertatzen diren arazoetara erakarri nahi dute gazteen begirada.

 

ESTONIArako bidaira izena emateko AZKEN EGUNAK

ESTONIArako bidaira izena emateko AZKEN EGUNAK

Hik Hasik antolatuta, hezkuntza-bidaia egingo da martxoaren 28tik apirilaren 2ra Estoniara.

Zergatik Estonia? Euskal Herria bezala, ez delako oso herrialde handia, hizkuntza propioa duelako, herrialdearen antolaketan hezkuntzak garrantzia handia duelako, hezkuntza sistema parte-hartzailea eta deszentralizatua duelako, nazioarteko neurketetan hezkuntza-emaitza onak eskaintzen dituelako, eta abarrengatik.

Izena emateko azken eguna, otsailaren 21.

Hazi Hezi

D eredua eremu 'ez euskaldunean'. ERREPIDEA ETA SUSTRAIAK

D eredua eremu 'ez euskaldunean'. ERREPIDEA ETA SUSTRAIAK

Nafarroan, eremu euskalduna deitutakotik kanpo bizi diren familia askok ahalegin berezia egin behar dute hezkuntza euskaraz eta euskaratik jaso ahal izateko. Errepidea beraien egunerokoaren parte da, beraiena ez den herri batean pasatzen baitute eguna haurrek; beraz, herrian sustraitzeko ahalegin berezia egin behar dute.

Hik Hasi

Juan Inazio Hartsuaga: “Herri nortasuna herriaren baitan transmititzen diren balioek osatzen dute. Egiteko hori mitologiarena zen lehen, eta gaur egun eskolarena da”

Juan Inazio Hartsuaga: “Herri nortasuna herriaren baitan transmititzen diren balioek osatzen dute. Egiteko hori mitologiarena zen lehen, eta gaur egun eskolarena da”

Mitologian aditua da Juan Inazio Hartsuaga. Hamaika liburu eta artikulu idatziak ditu gaiaren inguruan, eta doktoretza-tesia ere egina du mitologiaren ahozko transmisioaren gainean. Kritiko da euskal mitologiaz dagoen ezagutza eskasarekin, iruditzen baitzaio herri nortasuna eraikitzeko ezinbesteko elementu dela, “ez herri nortasun fosil baten esklabu izateko, baizik eta kontzienteki, gaurko eta etorkizunerako zein herri eredu nahi dugun erabakitzeko”. Izan ere, bere ustez, mitologian hainbat balio daude txertatuta, oharkabean transmititzen direnak.