HEZKUNTZA: 2016ko enplegu publikorako eskaintza EAEn

HEZKUNTZA: 2016ko enplegu publikorako eskaintza EAEn

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak publiko egin du Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako 2016ko Enplegu Publikorako Eskaintzan (EPE) eskainiko dituen 577 plazen banaketa, espezialitateen arabera. Plaza horiek, honela banatuko dira:

 

Hik Hasi

LUR ETA AMETS: Euskal Herriaren historian zehar bidaide

LUR ETA AMETS: Euskal Herriaren historian zehar bidaide

Euskal Herriko historia, Euskal Herritik kontatua, haur eta gaztetxoentzat. Horixe da Katxiporretak, Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak aurkeztu berri duten ‘Lur eta Amets’ proiektuaren funtsa. Hainbat euskarrik osatzen dute egitasmoa, ipuinak, testuliburuak eta jolasak tarteko, eta Lur eta Amets izeneko anai-arreba bikiak dira guztietan protagonista. Era horretan, gazteenei modu ludiko eta erakargarrian euskal historian zehar bidaia bat egitea proposatzen diete, hasi Historiaurretik eta gaur egun arte.

 

"Ikasle euskaldun eleaniztunak, nola?" ekitaldi irekia

"Ikasle euskaldun eleaniztunak, nola?" ekitaldi irekia

Martin Ugalde foroak antolatuta, urtarrilaren 28an egin da Ikasle euskaldun eleaniztunak. Nola? ekitaldi irekia Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Kontseiluko Paul Bilbaok gidatutako ekitaldian, Arantxa Urbek, Abel Ariznabarretak eta Julen Etxeberriak hartu dute parte.

 

LHko 3. eta 6. mailako azterketei planto egiteko estrategia herritarra

LHko 3. eta 6. mailako azterketei planto egiteko estrategia herritarra

Hezkuntza Plataformen Topaguneak urtarrilaren 16an Gasteizen egindako batzarrean zera erabaki du: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailetako azterketei planto egitea. Hori lortzeko, hainbat estrategia aztertu ditu.

 

Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVII. jardunaldiak

Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVII. jardunaldiak

Martxoaren 8tik 11ra arratsaldeko 17:30etik 20:00etara "Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVII. jardunaldiak" egingo dira Nafarroako Museoan.

Aurten, "Haur Hezkuntza: 0-6" gaia jorratuko dute.

Hizlarien artean, Miguel Angel Zabalza eta Reggio Emiliako Marina Mori arituko dira.

Hik Hasi

JABIER MUGURUZA: “Saiatu naiz ni izan nintzen umeari ahotsa ematen, eta bide batez, beste umeei"

JABIER MUGURUZA: “Saiatu naiz ni izan nintzen umeari ahotsa ematen, eta bide batez, beste umeei"

Haurren imaginarioarekiko sentsibilitate nabarmena erakutsi du bai musikagintzan bai literaturan egin duen sorkuntza-lanean. Oro har umeekin, eta, bereziki, bera izan zen umearekin harremanetan egoteko bidea eman dio sorkuntzak muguruzari.