2016a zoragarria izan dadila, hezitzaileok!

2016a zoragarria izan dadila, hezitzaileok!

Hezkuntzak denon eskuak behar dituelako... hartu geurea!

Mila esker orain arte eskaini diguzun laguntzagatik, hezitzaile! 2016a ZORIONTSUA izan dadila denontzat.

Hik Hasi

Richard Gerver: "Ikaslea ahalduntzeko ideia izan behar dugu oinarri eskoletan, eta ez kontrolarena"

Richard Gerver: "Ikaslea ahalduntzeko ideia izan behar dugu oinarri eskoletan, eta ez kontrolarena"

Erresuma Batuko Grange eskolaren zuzendari izanik, hezkuntza-eredua irauli zuelako, eta berritzaile izateagatik, nazioartean erreferente bilakatu da Gerver. Erresuma Batuko Gobernuaren Hezkuntza aholkularia izan zen Tony Blair-en garaian. Gaur egun, berriz, munduko hamaika bazterretan ibiltzen da heziketaren inguruko hitzaldiak ematen. ‘Creating tomorrow’s schools today’ liburua idatzi duelako ere lortu du ospea irakasleak. Joan den ikasturtean Saviak BECen antolatutako jardunaldian haren hitzaldia entzun ondoren, Internet bidez egin dio elkarrizketa ‘hik hasi’-k. Ikasleengan arreta osoa jarri behar dela dio eta eskola uztean bizitzan aurrera egiteko beharreko gaitasunak izango dituztela bermatu behar duela eskolak.

 

"Berdean hezi" liburua euskaraz

"Berdean hezi" liburua euskaraz

Heike Freire-ren "BERDEAN HEZI. Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak" liburua euskarara iztuli du Txatxilipurdi elkarteak. Horrela, duela bi urte Francesco Tonucciren "Haurren hiria" liburuaren itzulpenari jarraipena eman dio.

Hazi Hezi

Carolina del Olmo: “Ezin ditugu seme-alabak iluntzeko 7etatik aurrera hazi, nekaturik eta haserre"

Carolina del Olmo: “Ezin ditugu seme-alabak iluntzeko 7etatik aurrera hazi, nekaturik eta haserre"

Bakardadea, kulpa sentimendua... ez dira hormona-koktelaren kausa, gizarte-eredu honen ondorio baizik. Hausnarketa horretatik abiatuta, indibidualismoak eta kontsumismoak haurren zaintzari nola eragiten dioten azertu du filosofoak ‘¿Dónde está mi tribu?’ liburu kritikoan.

 

"Ikastolak 2050" Josu Txapartegiren liburua

"Ikastolak 2050" Josu Txapartegiren liburua

Erein argitaletxeak, Josu Txapartegi "Txapas" irakasleak prestatu duen "Ikastolak 2050"  liburua argitaratu berri du.

Hausnarketa eta eztabaida laguntzeko asmoz egindako edukia du liburuak, aurrera begira jartzen gaituena, izandakoa eta oraina kontuan hartuta.

Hik Hasi

Konfiantzaren pedagogia: Norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan

Konfiantzaren pedagogia: Norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan

Umeak, zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko, konfiantza izan behar du bere buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan. Eta, konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza egokiak sortzea da hezitzaileen egitekoa. Premisa hori du oinarrian Konfiantzaren Pedagogiak, eta, horretarako, haurren zaintza eta behaketa gakoak izango dira, baita espazioak proiektu pedagogikoaren zerbitzura jartzea ere. Leintz bailarako Arizmendi Ikastolan jarri zuten abian eredu pedagogiko hori, eta pixkanaka ikastola gehiago batu zaizkie bidera.