"ORAIN kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak" CDa salduenetakoa

"ORAIN kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak" CDa salduenetakoa

Marina Pintos piano eta yoga irakaslea da disko honen egilea. Esperientzia handia du ikasleei zein irakasleei edota helduei kontzentrazio-erlaxazio ikastaroak eskaintzen.

Orain, ORAIN diskoa argitaratu du Hik Hasik. Izan ere, irakasleei eskaintzen zaizkien ikastaroetan euskarazko ariketa grabatuen hutsunea ikusi baita.

 

"II. Herri hezitzailea, eskola herritarra" liburu-monografikoa argitaratu da.

"II. Herri hezitzailea, eskola herritarra" liburu-monografikoa argitaratu da.

Apirilean, Donostiako Kursaalen egin ziren "II. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldien edukia jasotzen duen 28. liburu-monografikoa argitaratu du Hik Hasik. Bertan, Leo Pahkin finlandiarraren, Koldo Saratxagaren, Lorea Agirreren, El Martinet eskolaren eta beste hainbaten aurkezpenak jasotzen dira.

Hik Hasi

203. Hik Hasi kalean da

203. Hik Hasi kalean da

Kalean da dagoeneko abenduko Hik Hasi aldizkaria. Besteak beste, honako gai hauek jorratu ditugu:

- Konfiantzaren pedagogia

- Richard Gerverri elkarrizketa

- Pi del Soldat haur-eskolako familiarizazioa

- Etxea eraikitzeko proiektua

- Autoezagutzaren garrantzia irakaskuntzan

- Alluitz Natura

- Alex Telloren zutabea 

Hazi Hezi

Hazi Hezi aldizkariaren neguko zenbakia ere kalean da

Hazi Hezi aldizkariaren neguko zenbakia ere kalean da

15. Hazi Hezi ere argitaratuta dago jada. Hauexek dira neguko zenbakian landu ditugun gai nagusiak:

- Haurtzaroaren koloreak: aniztasuna haurren artean

- Carolina del Olmori elkarrizketa: "Ezin ditugu haurrak iluntzeko 7etatik aurrera hazi, nekaturik eta haserre".

- Bakoitzaren neurriko erditzea

- Mahaian, helduak bezala

- Jostailu arrosa eta urdinetatik harago

- Hilekoa, norbera ezagutzeko bidea

- Etxekoak mintzo: D eredua eremu "ez-euskaldunean"

- Eztabaidagai: Autonomian hazten ditugu haurrak?

- Kultur gomendioak Artaziak taldeko kideen eskutik

- Sormenaren gaineko elkarrizketa Jabier Muguruzari

- Xabier Gantzarainen zutabea 

 

Prezio eta eskaintza bereziak izango ditugu Durangoko Azokan

Prezio eta eskaintza bereziak izango ditugu Durangoko Azokan

Urteroko legez, Durangoko azokan izango gara abenduaren 4tik 8ra, monografikoak, liburuak, CDak, musika-materiala... saltzen. Dagoeneko dena prest daukagu Goienkale 89an. Ohi bezala prezio eta eskaintza bereziak izango ditugu Durangon. 

 

0-3 formaziokoei DIPLOMA banaketa

0-3 formaziokoei DIPLOMA banaketa

Hik Hasiren bi ikasturteko 0-3 formazioa egin duten 1. promoziokoei DIPLOMA banatu egin zitzaien azaroaren 28an egindako ekitaldian. Diplomak eta agiriak jasotzeaz gain, omenduak izan ziren musika eta agurra dantzaren bidez, eta bazkari-ospakizuna eskainiaz. Argazkiak ere ikusgai daude

ZORIONAK!!!