XII. psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

XII. psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

Luzarok antolatuta, azaroaren 6an, 7an eta 8an XII. psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak egin dira Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa jauregian "Egungo haurrak eta psikomotrizitate praktikaren eboluzioa" izenburupean.

Hik Hasi

Xabier Euzkitze: 'Eskola eta etxea'

Xabier Euzkitze: 'Eskola eta etxea'

Ume-umetatik ikasketak euskaraz burutzeko zortea izan zuen lehen belaunaldiko kide naiz. Hala moduzko geletan lehenik, Loiolako basilikaren hegaletako batean ondoren, euskaraz hezi gintuzten. Egungo ikasgelekin eta irakasbidearekin alde handia nabaritzen dut begiak itxi eta gure ikasle garaiak oroitzen ditudalarik. Kaskarrekoren bat edo beste hartutakoak gara, eta ke asko irentsitakoak. Orain ulertezina dirudi, baina bai, zenbait irakaslek geletan erretzen zuten. Halere, irakaskuntza aurreratua eta modernoa eskaini zigutela iruditzen zait –ikastola zen orduan neskek eta mutilek elkarrekin ikasten zuten ikastetxe bakarra, esate baterako– eta inolako sektarismorik gabea.

Hazi Hezi

Edoskitzea: usteak erdia ustel?

Edoskitzea: usteak erdia ustel?

Badira edoskitzearen inguruan behin eta berriz errepikatzen diren esanak, eta zabaldutako uste bilakatu direnak. ‘Hazi Hezi’-k Carmen Ferro emaginari galdetu dio ea ‘mito’ horietako batzuek zer duten egiatik.

Hik Hasi

Cuatro Cantons: Galdetu, sortu, ikasi

Cuatro Cantons: Galdetu, sortu, ikasi

Edukiak eman beharrean, galderak sor ditzaketen gaiak aurkezten dizkiete ikasleei Bartzelonako Cuatro Cantons Institutuko irakasleek. Eta, galderetatik abiatuta, ikasle bakoitzak bere ikerlana egin beharko du. ‘Lan Globalizatua’ esaten dioten horri 10 ordu eskaintzen dizkiote astean: ez da ikasgai jakin bat, baina hamaika jakintza-alor lantzeko aitzakia ematen du.

Hazi Hezi

Amaia Vazquez: “Gorputzetik gorputzera erlazionatu behar dugu haurrarekin”

Amaia Vazquez: “Gorputzetik  gorputzera erlazionatu behar dugu haurrarekin”

SEME-ALABEKIKO HARREMANEAN EMOZIOEKIN LOTUTA DAGOEN ALDERDIAZ HITZ EGITEA TOKATZEN ZAIE GURASOEI, PSIKOLOGOAREN USTEZ; BEREZIKI SEXUALITATEAZ ARI DIRENEAN. EGITEKO HORRETAN SENTIMENDUETATIK ABIATUZ ARI DIREN AITEK JOKATZEN DUTEN ROLA NABARMENTZEN DU.

Sexu-heziketaren arloan, osasunaren eredurantz jotzeko premia ikusten du Amaia Vazquez psikologoak eta sexologoak. Horrek esan nahiko baitu umearen adierazpen sexualak errespetatzen direla, “gaur egun ez bezala”. Baina sexualitateaz ez ezik, heziketaz, hazieraz nahiz familiako harremanez ere mintzo da. Kritiko da gaurko gizartean zaintzari eta haurtzaroari ematen zaien garrantzia urriaz: “Umeen osasuna arazo politiko bat da, baina ez diogu izaera hori ematen”.

 

Hezitzaileentzako Formakuntza saioak BETE egin dira

Hezitzaileentzako Formakuntza saioak BETE egin dira

OinHerri herri hezitzailea elkarteak, hezitzaileentzako formakuntza saioak antolatu ditu azaroaren 14rean Donostiako Tabakaleran.

Haurren aisialdi parte hartzaile, euskaldun, hezitzaile eta herritarra garatzeko, oinarrizko formazioa eskainiko da. Gainera, ludoteka, haur-parke, udaleku eta haurren parte hartzea ikuspegi feministatik nola egin aztertuko da. 

Informazioa eta izena ematea: www.eguz.weebly.com