Azaroaren 28an hezkuntza manifestazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean

Azaroaren 28an hezkuntza manifestazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean

Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatuta, gure hezkuntzaren aldeko manifestazioak egingo dira AZAROAren 28an Hego Euskal Herriko lau hirburuetan.

Hik Hasi

ANTZUOLAKO HERRI-ESKOLA, autoelikatzen den eredu bizi bat

ANTZUOLAKO HERRI-ESKOLA, autoelikatzen den eredu bizi bat

30 urte baino gehiagoko ibilbidea du Antzuolako Herri Eskolak. Konstruktibismoaren teoriarekin harremanetan jarri ziren hasiera hartan, eta orduz geroztik garaian garaiko pedagogietatik edanaz joan dira. Baina, batez ere, euren eguneroko praktikaren gainean hausnartuz eta teorizatuz etengabe hobekuntzak txertatu dituzte. Esperientzia hori deskribatzeaz gain, haren inguruko marko teorikoa jaso du Xabier Arregi MUko HUHEZI fakultateko maisuak “Antzuolako Herri Eskolaren eredu pedagogikoa” izeneko doktorego-tesian

 

"EL MARTINET": 3-4-5 urteetako taldea handitzea erabaki da

"EL MARTINET": 3-4-5 urteetako taldea handitzea erabaki da

Haur Hezkuntzako taldean egon den eskaeraren aurrean, TALDEA HANDITZEA (parte-hartzailearen kopurua handitzea) erabaki dugu. Beraz, beteta zegoela jarri bazen ere, orain, izena emateko aukera egongo da, plazak bete arte.

Hazi Hezi

Dibortzioa: bide berri bat hasten da

Dibortzioa: bide berri bat hasten da

Bikote-harremana hausten da dibortzioarekin, baina baita familia-egitura bera ere. Familia eta bertako kideen arteko harremanak modu berri batean antolatzeko unea da. Seme-alabek gurasoekin harreman osasuntsua eta lotura-afektibo sendoak mantentzeko, gakoa izango da gurasoek bikote-arazoetatik at uztea seme-alabak.

Hik Hasi

Paula Kasares: “Eroso komunikatzera iristeko, haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera nahikoak eta askotarikoak bizitzea behar du”

Paula Kasares: “Eroso komunikatzera iristeko, haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera nahikoak  eta askotarikoak bizitzea behar du”

Hizkuntzalaria eta antropologoa ikasketaz, soziolinguistika arloan ikertu du: ‘Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan’ doktorego-tesiaren egilea da Kasares. Gainera, dibulgazio-lanetan aritzen da: seme-alabak euskaraz eskolatu dituzten guraso ez-euskaldunei zuzenduriko saioak egiten ditu, euskararen jarraipenean horiek duten arduraz jabearazteko. Euskara-teknikaria eta NUPeko Filologia eta Hizkuntza Didaktika Saileko irakasle elkartua ofizioz, Nafarroako Euskarabideko Euskararen Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendari izendatu berri dute.

Hazi Hezi

Kalean da 14. Hazi Hezi aldizkaria

Kalean da 14. Hazi Hezi aldizkaria

*Gaia - DIBORTZIOA - "Bide berri bat hasten da"

*Elkarrizketa - AMAIA VAZQUEZ: "Plazera du haurrak bere garapenerako ipar" 

*Haurdunaldia - Edoskitzea: usteak erdia ustel?

* Lehen urteak - Masajearen bidez elkar ezagutzen 

* Urte gozoak - Esperimentatzen uzten duten parkeak

* Nerabezaroa - Gatazken aurrean, negoziazioa

* Mintzo - Saharako eta Ukrainako haurren gurasoak

* Eztabaidagaia - Etxerako lanak: nolakoak eta zertarako?

* Kultur gomendioak - IBAN ZALDUAren eskutik

* Sormena - ELENA ODRIOZOLA: "Gorrotatu egiten dut politikoki zuzena dena; haurrak ez dira inozoak"

* Zutabea: AINHOA OIARTZABAL kazetaria