Hezkuntzako sindikatuak LOMCEri planto

Hezkuntzako sindikatuak LOMCEri planto

LOMCEk ezarritako 3. LHko azterketari planto egitera deitu dute ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek, eta Heziberrik ontzat jo duela salatu dute.

Hezkuntza Saila LOMCEren ezarpenean aurrerapausoak ematen ari da. Azterketen bitartez, hezkuntza sistema guztia kontrolatu eta baldintzatu nahi dutela salatu dute. Horren aurrean, hezkuntza komunitate osoari dei egin diote LOMCEk eta Heziberrik ezartzen dituzten azterketei planto egiteko.

Hik Hasi

Itziar Idiazabal: “Euskara ikastea da hizkuntza gutxitu baten jabe egitea eta hizkuntza gutxitu horren ardura zure gain hartzea. Eta hori eskolan esatea ez da bekatu”

Itziar Idiazabal: “Euskara ikastea da hizkuntza gutxitu baten jabe egitea eta hizkuntza gutxitu horren ardura zure gain hartzea. Eta hori eskolan esatea ez da bekatu”

Eskoletan hizkuntza aniztasuna azaleratzearen aldekoa da Itziar Idiazabal: “Eleaniztasuna norbanakoentzat ona bada, gizartearentzat ere bai”, dio. EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco katedrako koordinatzailea da eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna. Bere esanetan, euskara irakasteaz gainera, eskolaren bitartez hizkuntza hori erabiltzeko adostasuna ere lortu behar da: “Gaur egun eskoletan hori ez da gehiegi esaten. Egia da bakoitzak erabakiko duela zein hizkuntza erabili, baina ikasle bati esan egiten badiozu zer garrantzia daukan euskararen gaineko kontzientzia hartzeak hizkuntza horren biziraupenean eta normalizazioan, beste gauza bat ere jakin egingo du”.

 

"HIZKUNTZEN trataera" jardunaldia

"HIZKUNTZEN trataera" jardunaldia

Sortzen elkarteak antolatuta, "Hizkuntzen trataera, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen" jardunaldia egingo martxoaren 17an 18:30ean hasita, Eibarko Markeskoa jauregian (UEU).

Hizlariak, Zefe Ziaurrusta, Aitziber Gurutzeaga eta Richard Weyndling izango dira.

 

HEZKUNTZAko tailerra marxoaren 15ean

HEZKUNTZAko tailerra marxoaren 15ean

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA eta Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioa, lankidetzan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa izeneko proiektua garatzen ari dira. Aipatu proiektuak hizkuntza eskubideen alde eta desabantailan egoera dauden hizkuntzen garapena bermatzeko dokumentu bat prestatzea izango du helburu. 

 

 

 

 

 

"Hazi, hezi, bizi" topaketak Bizitokin

"Hazi, hezi, bizi" topaketak Bizitokin

Behauzeko Bizi Tokik antolatuta, "Hazi, hezi, bizi" topaketak egingo dira martxoaren 18an, 19an eta 20an.

Joan aurretik abisatzea beharrezkoa da, bizitoki@live.fr helbidera idatzita edo 05 59 65 36 27 telefono zenbakira deituta.

Hik Hasi

STING PROIEKTUA. Hezkidetza zientziaren irakaskuntzan

STING PROIEKTUA. Hezkidetza zientziaren irakaskuntzan

Denbora da gizartean gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aldarria onartua eta zabaldua dagoela, baina, oraindik orain, eremu askotara iristeko dago. Aldarritik errealitaterako jauzia falta da, baita irakaskuntzan ere. Hezkidetza hitzetik hortzera erabili arren, irakasleen artean ere eragina dute generoaren inguruko estereotipoek eta espektatibek. Elhuyarrek, Europako beste hainbat agenterekin elkarlanean, zientzia irakasleei zuzenduriko formazioa sortu du. Irakasleak ere, gainerakoak bezala, estereotipoen eraginpean daudela ohartaraztea du helburu, hori onartu eta estereotipo horien eragina leuntzeko zer baliabide erabil ditzaketen azaltzeko. Formazio horren lehen saio egin dute Eibarren, zientzia-ikasgaietako irakasle sortarekin, eta ekainean jarraituko dute.