Hazi Hezi

RITXAR BACETE: “Euskal Herrian ez dago bikote ez sexistarik, guztiok daukagu ikasteko erronka"

RITXAR BACETE: “Euskal Herrian ez dago bikote ez sexistarik, guztiok daukagu ikasteko erronka"

Aitatasunaren inguruan egindako hausnarketak partekatu ditu Bacetek, bai bizipen pertsonalean bai egindako ikerketetan oinarrituta. Gogoeta horiek urteetan berdintasunaren aldeko gizon mugimendu feministetan egindako ibilbidetik ere elikatu ditu.

 

SILVIA PALOU: “Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar lukete”

SILVIA PALOU: “Emozioak dira giza harremanen motorra eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuena. Beraz, hezkuntzan ere hala izan behar lukete”

Haur Hezkuntzako irakaslea eta psikologoa izateaz gain, heziketa psikosozialean eta emozionalean aditua da Palou. Uneotan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakasle-lanetan aritzeaz aparte, hezitzaileen etengabeko formakuntzan jarduten du, eta familien orientaziorako laguntzaile da. Haurren garapen emozionalari eta horrek familian nahiz eskolan duen eraginari buruzko hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Eta gai horren inguruko ikastaroa eman du Donostian, Hik Hasik 0-3 urte arteko hezitzaileentzat eskaintzen duen formazioan. Bere esanetan, emozioak zentroan jarrita jardun behar luke eskolak. Izan ere, "emoziorik ezean motibaziorik ez dagoen gisan, afekturik gabe ere ez dago ikaskuntzarik".

 

Nola eragin euskararen arnasguneetako ikasle gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan?

Nola eragin euskararen arnasguneetako ikasle gazteen hizkuntza jarrera eta ohituretan?

* Xabi Aizpurua Ugarte euskal filologoaren eta UEMA-ko teknikariaren eskutik 

Ez dakit. Ez dakit. Horixe izan daiteke erantzun bat, sasi-adituaren trajea erantzi eta erabat biluztuta esan dezakedana. Izan ere, oraintxe bertan hainbat irakaslerekin bilera bat egitetik nator eta irakasle gela hartan ere galdera horri erantzuna topatu ezinik ibili gara, Euskal Herriko beste makina bat txokotan bezala. Abiatzen dira kanpainak, egiten dira motibazio tailerrak, landu diskurtso berriak, bideratu hausnarketa… Eta? Gero eta gaztelania gehiago entzuten dute herri euskaldunetako ikastetxeetan. Orduan, berriz ere galdera bera: nola demontre eragin? Nola?

 

Haurrak nola, nerabeak halatsu

Haurrak nola, nerabeak halatsu

Berdinak ez izan arren, zenbait aspektutan gazteek eta haur txikiek antzeko erronkak dituztela uste du Xabier Tapia psikologoak. Bi kasuetan gorputzak, ingurukoen begiradak eta autonomiak sekulako garrantzia hartzen dutela dio.

 

Intersexualitatearen gorabeherak (aurrerantz ala atzerantz)

Intersexualitatearen gorabeherak (aurrerantz ala atzerantz)

* Jorge Ortega Fernández, sexologoa, hezitzailea eta antropologoaren eskutik

Jaiotzean –kasu batzuetan, jaio aurretik ere–, bi sexuetako bat esleitu ziguten guztioi, gure genitalen arabera, seguru asko. Neska edo mutila. Neska izanez gero, gauza jakin batzuk espero zituzten zugandik: portaera, gaitasun eta jarrera jakin batzuk… Horietako asko, gainera, mutila izanez gero espero izango zituztenez oso bestelakoak, are kontrajarriak.

 

Jakintza eskuratu, komunitatearentzat lan eginez

Jakintza eskuratu, komunitatearentzat lan eginez

Premisa nagusi bat du oinarri Ikasketa Zerbitzuak: ikaskuntza-prozesuek hobera egiten dute, komunitateari emandako zerbitzuen bidez, eta, horren ondorioz, komunitateak irabazi egiten du bizi-kalitatean eta ekitatean; era berean, komunitateari zerbitzua eskaintzeak zentzua ematen dio ikaskuntza-prozesuari, aukera ematen diolako ikasleari jakintzak errealitatera transferitzeko. Horren guztiaren berri emateko, “Ikasketa Zerbitzua. Parte-hartzea hezkuntza-erreminta gisa” izeneko jardunaldia egin zen Gasteizen, martxoaren 17an. Jolas eta Ekin elkarteak antolatu zuen, Zerbikas Fundazioarekin elkarlanean. Ikasketa Zerbitzua zer den azaltzeaz gain, hainbat jardunbide egoki erakutsi zituzten.