Hazi Hezi

Continuumean dago gakoa

Continuumean dago gakoa

Haurraren garapen fisiko, mental eta emozional onena lortzeko ‘continuum’-aren ideia kontuan izan behar dela diote hainbat adituk, ‘continuum’-ak haurraren heltze-prozesu osoari egiten diolako erreferentzia: “Prozesu hori haurra izateko proiektua dagoenean hasten da, eta erditu ostean jarraitzen du”.

 

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk Espainian onartu berri dituzten errebalidei ere planto egingo die

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk Espainian onartu berri dituzten errebalidei ere planto egingo die

Espainiar Estatuko Ministroen Kontseiluak onartu berri ditu LOMCEren errebalidak, DBH eta Batxilergoko etapa bukaerari dagozkionak. Euskal hezkuntzaren kontrako inposizio berria da hau.

 

Hik Hasi

Beronika Azpillaga: "Gela barruan irakasleak eta bere transmititzeko indarrak baldintzatzen dute beste guztia"

Beronika Azpillaga: "Gela barruan irakasleak eta bere transmititzeko indarrak baldintzatzen dute beste guztia"

Egin dituen ikerketa guztietatik ondorio argi bat atera du EHUren Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak: hezkuntzan edukiek eta metodologiak baino garrantzia handiagoa duela hori guztia komunikatzeko moduak. "Hezkuntzan zer irakatsi? galderari erantzuten saiatzen gara: konpetentziak, balioak, eduki curricularra, kontzeptuak... Baina alde batera uzten dugu hori guztia transmiti-tzeko modua; alegia, nola transmititzen dut?". EHUko irakaslearen ustez, bigarren arlo hori ere landu egin behar da, kontzientzia hartuta, modu teknikoan. 

Hik Hasi

Antzerkia eta dramatizazioa, irakasteko lanabes

Antzerkia eta dramatizazioa, irakasteko lanabes

2016ko Udako Topaketetan, antzerkiaren munduarekin loturiko bi eskaintza aurkeztu dizkie Hik Hasi-k irakasleei. Izan ere, irakaskuntzan ere erabilgarria izan daiteke edukiak ez ezik, askotariko gaitasunak lantzeko, nahiz ikasleen arteko elkarbizitza sustatzeko. Kurluxetan taldeak dramatizazioa izan du ardatz Bilborako prestatu duen ikastaroan; Esther Uriak aldiz, antzerkia hainbat formatutan landu du Donostiako ikastaroan, indar berezia jarriz antzerki foroaren dinamikan.

Hazi Hezi

Nerabezaroa, haurtzaroa eteten duen pasabidea

Nerabezaroa, haurtzaroa eteten duen pasabidea

Askotariko aldaketak dakartza berarekin neraberazoak. Haurraren gorputza eta emozioak atzean utziko ditu nerabeak, leku egiteko helduaren gorputzari eta emozioei. Bide horretan, bere askatasuna eta intimitatea aldarrikatuko ditu. Nerabea ez ezik, heldua ere aldatu beharko da, egoera berrira egokitzeko eta harremana berreraikitzeko.

 

EDURNE ETXEBERRIA: “Denok gara inteligenteak, arlo batean ez bada bestean”

EDURNE ETXEBERRIA: “Denok gara inteligenteak,  arlo batean ez bada bestean”

1983an aurkeztu zuen Howard Gardner psikologoak eta AEBko Harvard Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak askotariko adimenen teoria. Iraultza ekarri zuen ikaskuntza-prozesuan nahiz jakintza ulertzeko moduan. Izan ere, bi adimen mota ziren nagusi ordura arte: logiko-matematikoa eta linguistikoa. Horietan onak zirenak inteligentetzat jotzen ziren; gainerakoak, berriz, ez. Neurozientziaren garapenaren ondotik Gardnerrek landutako teoriaren arabera, ordea, pertsona guztiek zortzi adimen mota dituzte gutxienez, eta edonor da adimentsua, batean ez bada bestean.