Hik Hasi

“Lengoaiak bestea behar du, norbaiten presentzia behar du garatzeko”

“Lengoaiak bestea behar du, norbaiten presentzia behar du garatzeko”

Hik Hasik azaroaren 25ean eta 26an antolatutako 'Hizketan hasi ezinik' izeneko jardunaldietan parte hartuko du Cira Rodriguez logopeda eta psikomotrizistak. Hari egindako elkarrizketa jaso dugu lerrootan. Komunikazioa biren arteko topaketa da. Hizketa ere, biren arteko kontua. Lengoaiak bestea behar du garatuko bada. Azkenaldian, ordea, gero eta gehiago dira hizketarekin arazoak dituzten haurrak eta hitz egiten hasteko unea berandutzen ari da, gero eta gehiago. Izan ere, haur askori bestea falta zaie. Interakzioa falta dute. Inguruan dituzten helduak urrun daude fisikoki ondoan izan arren, Rodriguezek dioenez, eta pantailen erabilera oztopo izaten da maiz interakzio horretarako, komunikaziorako. Hizketaren berandutzeak haurren garapenaren alderdi guztietan eragiten du eta garrantzitsua da adi egotea. Presentzia behar-beharrezkoa da komunikazioa transformatzen ari den aro honetan.

Hik Hasi

Eraldaketaren gurpilean, Lehen Hezkuntzan

Eraldaketaren gurpilean, Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntza eraldatzen hasi ginen, hasi ziren, hasi gara, hasi dira, hasiko gara, hasiko dira... denetarik dago. Euskal Herriko ikastetxe asko curriculum dekretu berria etorri aurretik ari ziren aldaketak egiten, beste askok aitzakia gisa baliatuko dute orain eta beste zenbaitentzat geroxeago izango da momentu egokia. Edonola ere, eraldaketaren gurpila mugimenduan dago Lehen Hezkuntzan. Hik Hasi Udako Topaketetan ikastaro berezia antolatu zen gai horren bueltan Hezkuntza Sailarekin batera eta han esandakoak bildu dira hurrengo orrialdeetan. Ikasturte berriarekin batera, Hik Hasiren bi urteko formazio berria ere abiatu da, Lehen  Hezkuntzako irakasle talde gogotsu batekin. Berrikuntza pedagogikoak ez du etenik. Zientziak, ebidentziek eta esperientziak ezagutza berriak eskaini ahala, hausnartzen eta partekatzen jarraitzera bultzatzen gaitu.

Albistea

Errigorarekin bat egiteko aukera, azaroaren 10era arte

Errigorarekin bat egiteko aukera, azaroaren 10era arte

Urriaren 22tik azaroaren 10era luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ikastolek haurrak euskalduntzen segi dezan, Aek-k helduen alfabetatzea susta dezan eta Sortzen-ek D eredua bultza dezan ezinbestekoa da udazkenoroko Errigoraren kanpaina hau ere.

Hazi Hezi

Haur eta nerabeen buru osasunari erreparatu diogu 42. HAZI HEZIn

Haur eta nerabeen buru osasunari erreparatu diogu 42. HAZI HEZIn

  • Atarikoa: Begirada osoa
  • Gaurkoa: Herrian xaltoka
  • Gai nagusia: Buru osasuna zainduz
  • Elkarrizketa: Joxe Amiama
  • Haurdunaldia: Dena hain polita ez denean
  • Lehen urteak: Geldi, isilik… eta ikasi!
  • Urte gozoak: Familiako gatazak gutxitzeko hamar pilula
  • Nerabezaroa: Ikasleek ere badituzte “lan” eskubideak
  • Gurasoak mintzo: Bizipozako familiak
  • Jolasgela
  • Sormenaz: Saioa Aizpuruari elkarrizketa
  • Iritzia: Nerea Loiola
  • Kontsultak: Nerea Mendizabal, Libe Garmendia, Gontzal Martinez de la Hidalga, Iñaki Eizmendi, Aitziber Estonba.

Albistea

Euskararen zonifikazioa bukatzeko eskatu dute Tuteran

Euskararen zonifikazioa bukatzeko eskatu dute Tuteran

Urriaren 21ean, larunbata, Nafarroan zonifikazioa bukatzeko eskatu zuten Tuterako manifestazioan bildu ziren ehunka lagunek. Cortesetik Beraraino bereizketarik gabeko Nafarroa nahi dutela aldarrikatu zuten, “zonifikazioaren aurka egitea justizia sozialaren alde egitea” dela azpimarratuz. Hordago herri dinamikak egin zuen manifestaziorako deia eta ibilbidearen amaieran hitza hartu zutenean argi adierazi zuten “Nafarroa osoko hizkuntza” dela euskara eta euskararen erabilerak ez duela mugarik ezagutzen “Cortestik Beraraino, Vianatik Gardera, Altsasun, Iruñean edo Tuteran, Mendialdean, Nafarroa Erdialdean edo Erriberan”.

Albistea

Grebarako deia egin dute ELA, LAB eta Steilasek azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako

Grebarako deia egin dute ELA, LAB eta Steilasek azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren aurkako greba deialdia egin dute hiru sindikatuek azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen lege zirriborroak “egungo hezkuntza eredu duala betikotu” egiten duela uste dute. Horrez gain, sindikatuek egin dituzten eskariak ez dituela jasotzen adierazi dute, “sare publiko bakarra, euskalduna eta propioa”, hain zuzen ere. Behin betiko legea “langileekin” egiteko ere eskatzen dute.

Greba deialdia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako hezkuntza arloko langile guztiei egin diete. Azaroaren 30eko mobilizazio nagusia Bilbon izango da, eta abenduaren 14koa Gasteizen. Eguerdian egingo dituzte bi mobilizazioak, eta arratsaldean, aldiz, herrialdeko manifestazioak hiriburuetan. “Publikoa, euskalduna eta propioa helburua” eta “Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez, legea langileokin eraiki” lelopean egingo dira mobilizazioak.