Albistea

Eredu berria aldarrikatu dute Ikastolek

Eredu berria aldarrikatu dute Ikastolek

113 ikastoletako ordezkariek eredu berria aldarrikatu dute Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean. Irailaren hasieran Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza legearen lehen zirriborroa aurkeztu ondoren, hori aztertzeko eta ikastolen premiak eta nahiak zehatzeko eztabaida prozesuak ireki dituzte ikastoletan. Gogoeta horrek utzitako ondorioen berri eman dute gaur goizean Donostian.

Albistea

Gaur itxiko da 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiko izen-ematea

Gaur itxiko da 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiko izen-ematea

Kasu askotan, haur txikiak gero eta beranduago hasten ari dira hizketan, egunerokoan, kalean zein eskoletan gero eta sarriago ikusten ari garen moduan, eskaintzen dizkiegun ahozko komunikazioa eta interakzioa gero eta urriagoak direlako. Berandutze horrek ondorioak izan ditzake haurren gaitasunean, pentsamenduaren eraikuntzan eta garapen integralean. Jardunaldietako hizlariak Cira Rodriguez Jorge, Nekane Galparsoro eta Marijo Ezeizabarrena  izango dira. Jardunaldiak azaroaren 25ean BECen eta 26an EHUreko Donostiako campuseko Barriola auditoriumean eta izen-ematea zabalik dago.

Hik Hasi

Irakasle gisa, zer erronka jarri beharko genioke geure buruari Euskaraldian?

Irakasle gisa, zer erronka jarri beharko genioke geure buruari Euskaraldian?

Goiatz Urkijo (Euskaraldiko koordinatzailea) eta Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria): 2022ko azaroaren 18an hirugarren Euskaraldiari ekingo diogu Hitzez ekiteko garaia lelopean. Hitza delako ariketa honen langai, tresna eta helburu, herritarrak eta era guztietako entitateak aktibatu nahi ditugulako euskararen erabileran urratsak egin ditzaten, eta pandemiak suposatu duen itxialdi, geldialdi eta elkarrengandiko urruntzearen ondoren, berriro kaleak euskaraz hartzeko garaia dela uste dugulako. 

Hik Hasi

Kalean da 272. 'Hik Hasi' aldizkaria

Kalean da 272. 'Hik Hasi' aldizkaria

* Gai nagusia: Proiektu komunitarioak, ingurune hurbilertik hasita eta curriculumean txertatuta

* Elkarrizketa: Cira Rodriguez logopeda eta psikomotrizista: "Lengoiak bestea behar du, norbaiten presentzia behar du garatzeko"

* Esperientziak: Sormena eta euskal kultura bultzatuz

* Ekarpenak 1: Matematika manipulagarria Bigarren Hezkuntzan ere erabil daiteke

* Ekarpenak 2: Garun paralisia eta robotika hezigarria uztartuz

* Ekarpenak 3: Hezkuntza Legean euskarazko eredu orokor eta inklusiboa jaso dadila eskatu du Kontseiluak

* Ahalduntze eskola: Erresilientziaren eredu bizia

* Galdeidazu: Irakasle gisa, zer erronka jarri beharko genioke geure buruari Euskaraldian?

* "Kio eta Gus": haurrekin filosofia lantzen

* Atzeko atetik: Irati Garcia Iriondo

Albistea

Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro

Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro

Hezkuntza eragileen artean Hezkuntza Legearen gaineko mobilizazioak, zalantzak eta kezkak dauden arren, hezkuntza ituna sinatu zuten alderdi politikoek berriro haren aldeko argudioak azaldu zituzten atzo Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. PP+C’s-ek mozio bat aurkeztu zuen “hezkuntzaren kalitatea hobetzeko” neurriekin, baina gainerako lau alderdiek ezezkoa eman zioten. EAJko Leixuri Arrizabalagak adierazi zuen “lege honek hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta eraldatzea du xede eta horretarako akordioan zenbait neurri jasota daude”. Ikoitz Arrese EHBilduko legebiltzarkideak talde parlamentarioek oraindik zuzenketak egiteko denbora dutela gogorarazi zuen, eta zehaztasuna falta diren arren “bide onean” doala adierazi zuen. PSE-Eeko Maria Jesus San Josek hezkuntza egonkortzeko ituna beharrezkoa dela iruditzen zaiela esan zuen.EP-IUren izenean Isabel Gonzalezek helburua sistema duala ez “betikotzea” izan behar duela azpimarratu zuen, eta sistema publikoa hobetzeko neurriak martxan jartzea.

Albistea

HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai

HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai

HEIZEren 10. jardunaldiak Bilboko Hezkuntza Fakultatean bildu zituen atzo eskola publikoko zuzendariak eta beste hainbatek ikastetxetik bertatik egin zuten jarraipena. Aurten aukeratutako gaia Etapen arteko lotura izan da. Eskola publikoko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean dagoen lotura falta izan zen hizketagai nagusia, gainerako etapetan eta zikloetan ere lotura lantzeak duen garrantzia ahaztu gabe.

Nerea Permach EHUko irakasleak etapen arteko loturak egiteko balizko proposamen bat aurkeztu zuen, koordinazio egiturak, prozedurak eta metodologiak zein izan beharko luketen azalduz. Ondoren, taldetan bilduta gaur egungo egoera eta hori hobetzeko ikusten diren aukerez mintzatu ziren bertaratutakoak. Ikastetxeetan zeudenei ere hausnarketarako galderak bidali zitzaizkien eta erantzun guztiak jasotakoan ondorioak eta erronkak zehaztuko ditu HEIZEk.