Hazi Hezi

Hazi Heziren neguko zenbakian atzeratzen ari den hizketa estimulatzeko gakoak azaleratu dira

Hazi Heziren neguko zenbakian atzeratzen ari den hizketa estimulatzeko gakoak azaleratu dira

  • Atarikoa: Behatu, erantzun, egon
  • Gaurkoa: "Kio eta Gus" haur eta gazte filosofia lantzeko
  • Gai nagusia: Hizketaren berandutzea
  • Elkarrizketa: Diana Oliver
  • Haurdunaldia: Abortuaren korapiloa askatzeko beharra
  • Lehen urteak: Jotzea normala da
  • Urte gozoak: Arriskuak ditu kirol batean goizegi espezializatzeak
  • Nerabezaroa: Gurasoak, eskubideen eta betebeharren zaindari
  • Gurasoak mintzo: Ama hitza zabaltzen
  • Kontsultak: Amaia Arroyo Sagasta, Nerea Mendizabal, Libe Garmendia, Gontzal Martinez de la Hidalga, Iñaki Eizmendi, Aitziber Estonba.
  • Jolasgela
  • Sormenaz: Eñaut Aiartzaguena marrazkilariari elkarrizketa
  • Iritzia: Uxue Apaolaza

Hik Hasi

Hezkuntza ez-formala, elkarbizitza eta hizkuntza erdigunera

Hezkuntza ez-formala, elkarbizitza eta hizkuntza erdigunera

Seaskako ikastoletan garatutako proiektua da 'Haurrak euskaraz loratzen lagundu'. Seaskan lanean ari diren irakasleei eta hezitzaileei kezka sortu zitzaien alde batetik, euskararen erabilera nabarmen apaltzen ari zelako, eta, bestetik, elkarbizitza arazoak gero eta ugariagoak zirelako. Egoera hori aintzat hartuta abiatu zuten egitasmoa. Seaskako hezkuntza taldeko kideekin batera, euskararen erabilera sustatzeko eta aukera berdintasunean zein moduludikoan hezteko testuinguruak eraikitzeko ahaleginean ari dira Zirimola Aisialdi Taldeko kideak.

Albistea

2023-2024an ikasleak premiaren arabera onartzeko neurriak jarriko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2023-2024an ikasleak premiaren arabera onartzeko neurriak jarriko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak iragarri ditu ikasleak modu orekatuan banatzeko hartuko diren neurriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. 2023-2024 ikasturtean ezarriko diren neurrien helburua segregazioari aurre egitea da. "Eskola-segregazioa ikastetxeetan gertatzen den banaketa desberdina da", Pedrosaren hitzetan, "haien ezaugarri pertsonalen, sozialen, kulturalen, ekonomikoen eta jatorriaren arabera. Banaketa hori ez da bat etortzen, estatistikoki, kokatuta dauden eremuko biztanleriaren osaera sozioekonomikoarekin eta kulturalarekin, eta desberdintassun egoerak sortzen ditu". Hala, Hezkuntza Sailak bi bide jorratuko ditu segregazioa mugatzeko: onarpen prozesua edo matrikulazio prozesua aldatzea bata, eta matrikula biziaren prozedura doitzea bigarrena.

Albistea

"Euskal pedagogoa lokatzetan" ETB-1n

"Euskal pedagogoa lokatzetan" ETB-1n

Urko Aristik gidatzen duen Hitzokei saioan (ETB-1) izan ziren lehengo astean Hik Hasiko kide Ainara Gorostitzu eta Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, “Euskal pedagogoa lokatzetan. Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima A-tik Z-ra” liburua aurkezten. Hementxe duzue aurkezpenaren bideoa.

Albistea

Kalera atera dira irakaskuntza publikoko irakasleak

Kalera atera dira irakaskuntza publikoko irakasleak

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan, hezkuntza "publikoa, euskalduna eta propioa" aldarrikatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka daudela adierazteko.

Sindikatuen datuen arabera, langileen % 60k bat egin du grebarekin; aldiz, Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntza Saileko Ikuskaritzara igorririko datuetan oinarrituz, eta ikastetxeen % 90aren gaineko informazioa jasorik, ikastetxe horietako irakasleen %34,1ek egin du bat greba eskubidearekin.

Arratsalderako ere egin dituzte manifestaziorako deiak hiriburuetan 18:00etan. Bilbon, Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean bilduko dira (Kale Nagusia, 85); Donostian, Alderdi Ederren, eta Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.

 

Albistea

Sukaldeko eta garbiketako langileak egonkortzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek

Sukaldeko eta garbiketako langileak egonkortzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek

Hezkuntza Sailaren mendeko sukalde eta garbiketako langileei eragingo dien akordioa lortu dute sail horrek eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Abenduan argitaratuko da sukalde eta garbiketako langileei zuzendutako 480 plaza betetzeko deialdia eta merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez gauzatuko da. Lortutako akordioaren arabera, prozesu honetan lan esperientzia baloratuko dute gehien, baremoan puntuagarriak diren gainerako merezimenduen gainetik.

LAB sindikatuak ez du sinatu akordioa, haren ustez “jangelak seguruak eta kalitatezkoak izateko” gehiago inbertu behar delako.  Gainera, sindikatuaren ustez Jaurlaritzari dagokio jangelen funtzionamendu arauak ezartzea —zerbitzua azpikontratatuta egon ala ez—, eta bertan ezartzea ratioak edota langileen funtzioak.