Hik Hasi

Hizkuntza proiektuak: Ikastetxea eraldatzeko aukera

Hizkuntza proiektuak: Ikastetxea eraldatzeko aukera

“Jauzirako prest” izenburupean, ezagutzaren unibertsalizaziori buruzko jardunaldiak egin zituen Euskalgintzaren Kontseiluak Gasteizen, joan den azaroan, eta, besteak beste, ikastetxeetako hizkuntza proiektuak izan zituzten ahotan. Xede nagusia ikasle euskaldun eleaniztunak izatea baldin bada, berebiziko garrantzia du eskoletan, hizkuntza ereduaz gain, hizkuntza proiektua izateak. Hainbat alderdi jaso behar ditu hizkuntza proiektuak, horien artean hizkuntzaren trataerari dagokionez ikastetxeak egingo dituen hautuak. Ikastetxeak berak bilduko ditu irakasten dituen hizkuntzekin lortu nahi dituen helburuak —kasu honetan, ikasle euskaldun eleaniztunak—, landu nahi dituen konpetentziak, erabiliko duen metodologia edota hizkuntzen ikuspegia, eta ikastetxeak erabakiko du erabiliko dituen tresnak zein bitartekoak nola ebaluatuko dituen ere. Hizkuntza proiektuak integrala izan behar du eta txosten hutsa baino gehiago da.

Albistea

Herrigintzaren barruan, hezkuntzaren norabideaz hausnartu zen Plaza Hutsa-ren jardunaldian

Herrigintzaren barruan, hezkuntzaren norabideaz hausnartu zen Plaza Hutsa-ren jardunaldian

Plaza Hutsak-ek herrigintzaz jarduteko jardunaldia burutu zuen pasa den larunbatean Burlatan, herrigintzaren aro berri baterako indarrak bildu eta saretu nahian. Herrigintzako hainbat esparru izan ziren hizpide antolatutako tailerretan, eta horietako bat izan zen hezkuntzakoa. Bertan, Finlandiako eta Reggio Emiliako (Italia) hezkuntza praktiken berri eman zuten Joseba Ossa itzultzaileak  eta Finlandiako hezkuntza ongi ezagutzen duenak eta Alfredo Hoyuelos Iruñeko Haur Eskoletako taileristak eta Reggioko ereduan aditua denak. Haien ondotik Nora Salbotx Amaiurko eskolako maistrak eta Hik Hasiko kideak Europako esperientziak eta Euskal Herriko ibilbidea alderatu zituen, esperientzia haietatik zerk balio duen eta guretik zer jarri daitekeen azalduz.

Hik Hasi

Zergatik ari da berandutzen hizketa?

Zergatik ari da berandutzen hizketa?

Gero eta gehiago dira azkenaldian umeen hizketa berandutzen ari dela esaten ari diren profesionalak eta kezka horrek bultzatuta ‘Hizketan hasi ezinik’ izenburuko jardunaldiak egin zituen Hik Hasik joan den azaroan. Jardunaldietan parte hartu zuten aditu guztiak bat etorri ziren: umearen eta helduaren arteko interakzioa ezinbestekoa da hizketa modu egokian garatzeko. Haurrei eskaintzen dizkiegun ahozko komunikazioa eta interakzioa gero eta urriagoak dira, eta presentzia gabezia hori dago arazoaren oinarrian. Berandutze horrek haurren hizketarako gaitasunean ondorioak izateaz gain, pentsamenduaren garapenean eta haurren garapen integralean ere ondorioak izan ditzake. Komunikazioa behar-beharrezkoa da jaiotzatik bertatik eta eskolan ere estimula daiteke hizketa hainbat estrategia erabilita. Behatzea, adi egotea eta behar duten denbora ematea ezinbestekoa da. 

Hik Hasi

Ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, 274. HIK HASIn

Ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, 274. HIK HASIn

  • Gai nagusia: Ikastetxeetako hizkuntza proiektuak
  • Elkarrizketa: Helle Heckmann Waldorf hezitzailea: “Munduko lanik inportanteena haurtzaroa ona izango dela ziurtatzea da”
  • Esperientziak I: Eta artea mintzagai bilakatzen da
  • Esperientziak II: Inauterietako ospakizunak birpentsatzen
  • Ekarpenak I: Heriotzaren pedagogia hezkuntzan txertatzearen aldeko apustua
  • Ekarpenak II: Francesc Colomé: “Aldaketek nahasmendua dakarte, baina ordaindu beharreko prezioa da”
  • Ahalduntze eskola: Yoga eskolan
  • Galdeidazu: Zer da Eusle ekimen pedagogikoa?
  • Proposamena: ‘Eranafarroa.eus’
  • Atzeko atetik: Unax Egiguren eta Intza Casamajou

Albistea

Eusko Jaurlaritzak ere finantziazioa etengo die sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeei

Eusko Jaurlaritzak ere finantziazioa etengo die sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeei

Nafarroako Gobernuak egin duen moduan, Eusko Jaurlaritzak ere iragarri du sexuka bereizten duten ikastetxeei ez diela diru publikorik emango datorren ikasturtetik aurrera. LOMLOE Espainiako Hezkuntza legeak, itun berrien inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako aginduak eta EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroak debekatu egiten dute sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeak diru publikoaz finantzatzea, eta Jokin Bildarratz sailburuak adierazi du “horregatik hartu dela erabakia”.

Albistea

Nafarroako Gobernuak kontzertua eten die Batxilergoko bi ikastetxeri ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik

Nafarroako Gobernuak kontzertua eten die Batxilergoko bi ikastetxeri ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak finantziazio publikoa kendu die Batxilergoko bi ikastetxeri sexu araberako segregazioa egotzita. Opus Deikoak diren Irabia-Izaga eta Miravalles-Redin ikastetxeetan ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzte; lehendabizikoan neskek ikasten dute eta bigarrenean mutilek. Espainiako LOMLOEren legeak dio diru publikoz lagundutako ikastetxeek ezin dutela sexuaren araberako bereizketarik egin.