Hik Hasi

Inauterietako ospakizunak birpentsatzen

Inauterietako ospakizunak birpentsatzen

Hainbat herri eta ikastetxe inauterietako ospakizunak aldatzen ari dira. Horietako bat da
Elizondoko eskola publikoa. Haurren parte-hartzea, euskal kultura eta Baztango tradizioak, eskola herriari irekitzea eta ohiturak naturarekin lotzea izan dira eraldaketaren ardatzetako batzuk. Eraldaketa ez da inauterietara mugatzen, eskolako proiektu osora zabaltzen baita. 

EIMAk inauterietako baliabideen bilduma egin du.

Hik Hasi

Helle Heckmann: “Munduko lanik inportanteena haurtzaroa ona izango dela ziurtatzea da”

Helle Heckmann: “Munduko lanik inportanteena haurtzaroa ona izango dela ziurtatzea da”

Mundu osoan erreferentziazko pertsona bilakatu da Helle Heckmann danimarkarra haurtzaroari dagokionez eta Euskal Herrian Haur Hezkuntzako zikloa eskaintzen duten lau ikastetxetako bost irakasle joan ziren Danimarkara harekin aurrez aurre egotera. Ondotik, Euskal Herrira gonbidatu zuten eta Hik Hasirekin egoteko tartea hartu zuen. Duela 40 urte baino gehiago sortu zuen Nøkken haurren zaintzarako zentroa Kopenhagen (Danimarka) eta haur txikiekin Waldorf pedagogia aplikatzen lehendabizikoa izan zen. Haurren zaintzari eta haur eskolei buruzko hainbat liburu argitaratu ditu eta mundu osoan dabil hezitzaileak hezten eta aholkulari gisa eskolekin, gurasoekin eta gobernuekin, Waldorf pedagogia eta Slow Parenting (gurasotasun mantsoa) defendatuz. Haurtzaroa zaintzeko beharra azpimarratzen du, hori baita mundua aldatzeko giltza, haren ustez.

Albistea

Neus Sanmartí aditua ebaluazioaz aritu da Hik Hasiren 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' graduondokoan

Neus Sanmartí aditua ebaluazioaz aritu da Hik Hasiren 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' graduondokoan

Pasa den asteburuan, Hik Hasik gonbidaturik, Euskal Herrian izan da Neus Sanmartí ebaluazioan aditua den katalana. Hik Hasiren Lehen Hezkuntza eraldatzen graduondokoan formazio saioa eman du eta ebaluazio hezigarrian sakontzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

Eraldaketa guztiak ebaluazioa aldatzetik abiatzen direla azpimarratu du Neus Sanmartí Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle ohiak; alegia, ebaluazioa aldatu gabe ez dagoela eraldaketarik. Esaldi horren azpian dagoena arakatzen, aztertzen eta hausnartzen jarri ditu formazioko irakasleak eta ebaluazio hezigarria praktikan jartzeko gakoak aletu dituzte.

Albistea

Matrikulazio kanpaina hasi da Araba Bizkaia eta Gipuzkoan, aldagai sozioekonomikoa aintzat hartuta

“Hezkunta sistema orekatuago bat lortzeko helburuarekin” hainbat berrikuntzarekin hasi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Berrikuntza nagusiena da Eusko Jaurlaritzak aldagai soziekonomikoa aintzat hartuta banatuko dituela ikasleak.

Albistea

Haurrekin filosofia praktikatzen ikasteko hitzaldian eta ikastaroan izena emateko azken egunak

Haurrekin filosofia praktikatzen ikasteko hitzaldian eta ikastaroan izena emateko azken egunak

Miren Camison haur filosofian adituak doako hitzaldi-tailerra eskainiko du otsailaren 20an 19:30ean online eta bi orduko saioan haur filosofia zer den eta haurrekin nola landu daitekeen azalduko du. Horretarako, Kio eta Gus liburuetan oinarrituko da eta material horrekin haurrekin filosofia praktikan nola jarri daitekeen azalduko du, besteak beste, zer gai filosofiko proposatzen diren ikusiz.

Haurren pentsamendu kritikoa eta sortzailea bultzatzea da helburua eta horretarako, garrantzitsua da haurrei galdera onak egiten ikastea, ezarritakoa zalantzan jartzera bultzatzea eta berriz pentsatzera eramatea.

Ikastaro-tailerrari buruzko informazio gehiago dago bideo honetan.

 

Horrez gain, Kio eta Gus materiala erabiltzeko ikasteko ikastaro bat ere eskainiko du eta bertan izena emateko epea otsailaren 28an amaitzen da. Ikastaroa martxoaren 6tik maiatzaren 25era izango da, online. 12 orduko prestakuntza ikastaroa izango da eta bi orduko sei saiotan banatuko da. Edukiari buruzko informazio gehiago duzue bideo honetan.

Hazi Hezi

“Amok are gehiago sumindu behar dugu”

“Amok are gehiago  sumindu behar dugu”

Mara alaba jaio zenean, 2013an, horma batekin egin zuen topo Diana Oliver kazetariak (Madril, 1981): nola egingo dugu hau? Nola uztartu zaintza eta lana? Ezinezkoa zela ohartu zen. Esperientzia hartatik abiatuta 'Maternidades precarias' liburua idatzi zuen. Donostian izan da, Emaginek gonbidatuta '(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik' jardunaldietan, lehenengo mahai-inguruan parte hartzeko. ARG: Emagin