Albistea

Irakasleak ere protestara atera dira Iparraldean

Irakasleak ere protestara atera dira Iparraldean

Frantziako Gobernuaren erretreta-erreforma planen aurkako mobilizazioak egiten ari dira Frantziako Estatuan eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, eta irakasleak ere kalera atera dira. 10.000 pertsona inguru elkartu dira Baionan izan den manifestazioan, azken urteotako jendetsuena izan da.

 

Hazi Hezi

Euskadi Sarien B aldea

Euskadi Sarien B aldea

Uxue Apaolaza (Euskadi Literatura Saria): Ibuprofenoa, Bisolvon, parazetamola eta Strepsils gozokiak berokiaren poltsikoan, ezpainetakoarekin batera, Euskadi Sarien banaketa ekitaldian. Pilulak hartu ahal izateko bazkaldu, eta hiru orduko siesta zutik egon ahal izateko: haurra amona-aitonekin. Aurretik, goizean goiz jaiki ekitaldian esan behar nituenak idazteko, eta epaitegira haurraren zaintza osoa niri emango zidan “akordioa” sinatzera. Haurra izan zen gaixotzen lehena, aita, ahizpa eta ni atzetik. Ez zen amatxo ikustera etorri, hainbeste gustatu zitzaion soineko arroxaz jantzita. Antzerkia amaitu eta afaltzera joan ginenean, ondoan nuen lagunari eskatu nion konortea galdu aurretik, “eraman nazazu etxera”.

Albistea

Iruñeko haur eskoletako langileak protestan

Iruñeko haur eskoletako langileak protestan

Navarra Sumak datorren ikasturtean ratioak igotzeko asmoa agertu du ondoren, zerbitzuaren kalitatean izango duen eraginagatik kezkatuta kalera atera dira Iruñeko Haur Eskoletako langileak.

Hik Hasi

Juanjo Falcó: “Ikastetxeen arteko konpetentzia gainditu daiteke guztion ongiaren ideia ikusaraziz”

Juanjo Falcó: “Ikastetxeen arteko konpetentzia gainditu  daiteke guztion ongiaren ideia ikusaraziz”

Une honetan Lleidako Udaleko alkatetzako aholkularia da Juanjo Falcó eta hezkuntzan ibilbide oparoa eginda iritsi da bertara. Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa aritu da urte askotan, eta geletako lana bulegoetako zereginekin eta ardurekin osatu izan du. Generalitateko Hezkuntza Saileko kide izan zen 2004an, Kataluniako Hezkuntzako Itun Nazionalean parte hartu zuen eta baita LOEren negoziaketetan ere. Kataluniako segregazioaren aurkako itunaren egileetako bat izan zen eta haren ondoren idatzi zen Ikasleen Onarpen Dekretuaren erredaktoreetako bat ere bai. Lleidako Udalak segregazioaren aurka ekitea lehentasuntzat du eta bultzatzaileetako bat da Falcó, herriekitatiboagoa eta orekatuagoa lortzea xede dutelarik. EH Bilduk abenduaren 6an Bilbon antolatu zuen hezkuntza konferentzian hartu zuen parte.

Hik Hasi

Kalean da 274. 'Hik Hasi'

Kalean da 274. 'Hik Hasi'

* Gai nagusia: Hizketan hasi eta jarraitu

* Elkarrizketa: Juanjo Falcó: “Konpetentzia gainditu daiteke guztion ongiaren ideia ikusaraziz”

* Esperientziak: Euskara eta kulturartekotasuna Zaldibian

* Ekarpenak 1: Hizkuntza gutxituetako ikasmaterialgintza solasgai

* Ekarpenak 2: Simona Levi (Euskarabildua): “Enpresa pribatuei libre uzten zaie hezkuntzako eremua”

* Ekarpenak 3: Nuria Mora: “Eskola publikoek eta itunduek partida arau berberekin jokatzea lortu nahi dugu”

* Ahalduntze eskola: Mendekotasuna(k)

* Galdeidazu: Nola egin aurre ziberindarkeriari bikote nerabe eta gazteen artean?

* Proposamena: Kokoak.eus

* Atzeko atetik: Samuel Rodriguez Etxeberria

Hazi Hezi

Hizketa estimulatzeko jostailurik onena

Hizketa estimulatzeko jostailurik onena

Kolore, forma, material, tamaina… askotariko jostailuak izan ditzakete, baina haurrentzat helduok gara jostailurik onena. Bere garapena egokia izan dadin, presente egongo den heldua behar du umeak. Edozein alderdi lantzeko garrantzitsua da bestearen presentzia. Hizketa garatzeko, ordea, ezinbestekoa da interakzioa: heldua, gorputz eta buru, umearen alboan izatea.