Hik Hasi

7. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA

7. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA

Badira hamairu urte hainbat irakaslek eginiko iradokizunetatik Gidaren egitasmoa sortu zela. Ordutik argitaratu diren sei Giden erabilpenek garbi erakutsi dute ideia horrek behar bati erantzuten ziola. Beraz, ilusioz beteta aurkezten dizugu zenbaki berri hau, aurreko sei Gidak oinarritzat hartuz, oraingoa osatuagoa eta gaurkotua dakarkizugularik.

Hik Hasi

2009/10 ikasturte berri on!

Ikasturte berriari gustua hartzen hasiak gara. Zailtasunak zailtasun, ea denon artean gure hezkuntza hobetzen jarraitzen dugun. ZORTE ON!

Hik Hasi

Ikasturte berria ongi hasi garelakoan

Aurtengo Udako Topaketetetan parte hartu eta aurretik boletina jasotzen ez duzuenoi HIK HASIren boletina bidaltzen dizuegu.

Ikasturte ona izan dezagula! Zorte on!

Hik Hasi

140. hik hasi aldizkaria

140. hik hasi aldizkaria

Udako Topaketak direla-eta, ale berezia argitaratu du hik hasik.

Eduki nagusia hauxe da:
- GAIA: Ahozko hizkuntza lantzen
- ELKARRIZKETA: Aitor Zenarruzabeitia
- EKARPENAK:
  * Jolastu eta pentsatu Haur Hezkuntzan
  * Konpetentzia matematikoak
  * Euskal Dantzak Lehen Hezkuntzan
- GALDEIDAZUE: Xabier Arregi
- ATZEKO ATETIK: Ixabel Millet

 

GURE KIDEARI ELKARTASUNA

HIK HASI aldizkariko  kideen  oharra komunikabideei eta euskal jendarteari:
Lehenik eta behin, Espainiako Poliziak atxilotutako Olatz Lasagabaster lankideari eta haren etxekoei elkartasuna adierazi nahi diegu. Aldi berean, haren errugabetasun presuntzioa errespetatzea ere eskatzen dugu. Une honetan dugun informazio eskasaren arabera, komisarian inkomunikatuta dago. Horregatik, une oro haren eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzen dugu, horretarako, besteak beste, berehala inkomunikazio egoera hori bertan behera utzita.
Halaber, Espainiako Poliziak HIK HASIko egoitzatik eramandako ordenagailua eta bertan dauden aldizkari eta monografiko berrietarako materiala ere ahal bezain laster itzultzea nahi genuke, euskal hezkuntzaren aldeko gure eguneroko lanean normaltasunez jarraitzeko beharrezkoak baitira.