Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamika martxotik maiatzera

Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamika martxotik maiatzera

Hezkuntza Sistema nazionalaren alde pauso sendo bat gehiago emango du Euskal Herria Bere Eskola ekimenak. Martxoaren 31n hasi eta maiatza bitartean Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldarrikapena herriz herri eta ikastetxez ikastetxe zabaltzeko dinamika sortu du eta horretarako ekimen nazionalak eta tokian tokiko ekimenak uztartuko dira, azken horien aldarrikapen bereziei ere erantzunez.

 

Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma

Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma

Datozen asteetan egingo dute hausnarketa ikastetxeetan eta eragile sozialetan eta ekainaren 21ean onartuko dute Euskal Curriculuma, Euskal Herri osorako espezifikoa, oinarrizkoa eta komuna izango dena. Eztabaida prozesua hiru eragilek gidatuko dute: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak eta Udalbiltzak. EHIK-k eta Sortzen Ikasbatuaz-ek ahalik eta eztabaida zabalena eman dadin bitartekoak jarriko dituzten bitartean, Udabiltzak herri eragileen eta herritarren partehartzea bermatuko ditu.

 

Ordezko irakasleekin negoziazioak hastea onartu du Perez Nievasek

Nafarroako ordezko irakasleak gaurko deitutako hirugarren greba eguna bertan behera utzi dute. Atzo bildu ziren sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamenduko Perez Nievas kontseilariarekin eta honek negoziatzen hastea onartu du.

 

Donibaneko bizilagunak euskarazko eskola eskatzen jarraitzen dute

Auzoan euskarazko eskola nahi dutela gogorazi du Donibaneko bizilagunen plataformak. Asier Biurrun, plataformaren ordezkariak gogoratu du, behin eta berriz eskatu izan diotela Iruñeako udalari eta Nafar Gobernuari auzoan D eredua ezartzeko, eta “seme-alabak euskaraz heziak izan nahi badute beste auzoetara jo behar dutela”.

 

Atzoko grebaren ostean, Perez Nievasekin elkartuko dira sindikatuak irakasleen zerrenden kudeaketaren harira

Atzoko grebaren ostean, Perez Nievasekin elkartuko dira sindikatuak irakasleen zerrenden kudeaketaren harira

Atzo berriro ere greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakaslek. Hezkuntza departamenduaren datuen arabera 690 irakaslek egin zuten greba eta sindikatuen arabera, 900ek. Argi dagoena, irakasle iraunkorren bateratzea handitu zela, departamenduaren arabera 87 funtzionario iraunkor elkartu baitziren atzoko ekimenera.

Hik Hasi

126. alea

126. alea

* PRH Formazio eskola
Norberaren garapen integralaren bila
* Alfonso Sastre
* Nola bultzatu sormena eskola ingurunean
* Nola balia ditzakegu irakasleok geure emozioak ikasgelan, ikasleen garapen emozionala bultzatzeko?
* Algorri ezagutza etxea
* Eider Eibar