Hik Hasi

HIK HASIren egitekoa....

Azkenik, bileraren azken uneak ere hausnarketan ibili ginen. Zer da Hik Hasiren egitekoa? Egun Euskal kulturaren inguruan zabaltzen ari den pentsamendua dela, zer den euskaldun izatea, nortzuk sortzen dugun euskal kultura… Nolako poetak Hik Hasiko hauek!

Astebukaera ona pasa eta pozik bizi. Hurrengo bilera, topaketen ostean. Aurretik topaketetara gerturatu nahi duenak, izan ikastaroan parte hartzera, antolaketa lanetan laguntzera edota bisitatxo bat egitera, bertan ikusiko gara.

 

Gipuzkoako berriztapen proiektuen jardunaldiak Donostian

Gaur hasten dira Donostiako Miramar jauregian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen bitartez, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko Gipuzkoako VII Jardunaldiak, “Gaitasunak garatzen” izenburupean.

 

Datorren ikasturtean ez da irakasle gehiago izango sare elebidunean Iparraldean

Paueko Akademia Ikuskaritzak ez du irakasle gehiago jarriko datorren ikasturtean Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastetxe elebidunetan. Urruña salbuespena izango da, baina gainontzean, euskarazko eskaintzarik ez dagoen herrietan, egoera berari eutsiko diote eta izan diren zenbait mugimenduk, batzuei mesede egin arren, besteei kalte egingo die. Esaterako, Akademiak lanpostu-erdi bana eman dizkie Ziburuko eta Donibane Garaziko eskolei baina lanpostu osoa kendu dio Izpurakoari.

 

Itunpeko sarea osatzen duten ikastetxeek sare publikoaren pareko finantzaketa eskatu dute

Hezkuntza Sistemaren Legea lehenbailehen lantzen hasteko eskatu dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzari eta lege horren barnean, finantzaketa arloan ikastolak eta sare publikoa pareka ditzatela eskatu dute, itunpeko ikastolen finantzaketa % 100ekoa izatea, alegia. Eskaera horrekin bat egin dute Kristau Eskolek ere. Jose Luis Sukia, Partaideko zuzendariak esan duenez, sare publikoko ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzu bera eskaintzen dute ikastolek, eta beharrezkoa da finantzaketa ere, parekoa izatea. Hezkuntza sistema berdefinituko lukeen legearen alde egin du Partaidek, egungo sistemaren eredua gainditzeko. Ikastolak jabego anitzeko ereduaren alde agertu dira eta hezkuntza, zerbitzu publiko bakar gisa hartzea proposatu dute. Gainera, indar guztiak herri baliabideekin hornitutako ikastetxeak bultzatzeko jarri beharko liratekeela uste dute ikastolek.

 

Irrika.net eta Zio proiektua

Irrika.net eta Zio proiektua

EHUk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazioen eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin sortutako ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) proiektua (Zientzia Irakurle Ororentzat) martxan da. Proiektu honen barruan, alde batetik gazteei ikastetxeetan banatzeko Irrika dibulgazio aldizkaria dago, Irrika webgunea edota orainarte argitaratu izan den ZIO bilduma.

Hik Hasi

Bizikidetza heziguneetan lantzen

Bizikidetza heziguneetan lantzen

Hik Hasiren 21.monografiko honetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Bertan, HIK HASIko Udako Topaketetan “Harremanak gelan” eta “Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza” izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak jasotzen dira. Ikastaro hauen emaileak, eta ondorioz, eduki hauen sortzaileak, Amaia Agirre Geuzeko kidea eta Blanca Kerejeta Bhko aholkularia izan dira.