Eguna txepel hasi bazen ere, eguzkiarekin batera jende mordoxka hurbildu zen Argantzonera

Eguna txepel hasi bazen ere, eguzkiarekin batera jende mordoxka hurbildu zen Argantzonera

Goizean tanta batzuek jausi ziren eta eguraldiak ez zuen asko lagundu. Baina egunaren bilakaeran, eguraldi ederra izan zen Araba Euskaraz festan. Hortaz, arratsaldean jende mordoxka hurbildu zen ikastolaren aldeko festara.

 

Akordio gabe amaitu zuten sindikatuek osteguneko bilera

Bilera baino egun bat lehenago jaso zuten sindikatuek testua eta printzipioz CCOO sindikatuarekin sinatutako aurreakordioan oinarritua zegoen. Baina oraingoan, CCOOk ere ez du sinatu, “arazo teknikoak” direla eta.

 

Igandean Argantzonen hitzordua

Igandean Argantzonen hitzordua

Ekainak 17 igandea, Araba Euskaraz 07 ospatuko da Argantzonen, "garenaren jostun" lemapean. Lau gunetan banatuko dira ekitaldiak eta denetik izango da, haurrentzako ekitaldi, jolas eta tailerrak, kontzertu mordoxka, bertsolariak, txotxongiloak, dantza, Pirritx eta Porrotx, pilota txapelketa, kale animazioa…

 

Ikastetxe gehienak aurreakordioaren kontra, sindikatuen esanetan

EAEko ikastetxe publiko guztietako klaustroetan egindako galdeketaren ondorioz, LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuen esanetan ikastetxe gehienek Hezkuntza Sailaren eta CCOOren aurreakordioaren aurka agertu dira.

 

Hezkuntza Sailaren curriculum zirriborroa ez zaie gustatu soin hezkuntzako profesionalei

EAEko Curriculum zirriborroan, kirol hezkuntzaren ordua murriztuko da eta hortaz kexatu dira arloko profesionalak eta Soin Jarduera eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofiziala. Alde batetik, haurren osasunarentzat ondorio kaltegarriak izango dituela, eta bestalde, profesional ugari lanpostua galtzeko arriskuan izango direla aipatu dute. Diotenez orduen % 40a gutxituko da soin hezkuntza, eta ondorioz, 530-605 lanpostu galtzeko zorian egongo lirateke.

 

Orkoienen D ereduko lehen bi gelak aurten

Orkoienen D ereduko lehen bi gelak aurten

Gobernuak jakinarazi zuen atzo, D ereduko lerroa zabalduko dutela Orkoienen. Nafarroako eremu mistoan euskarazko lerrorik ez zuen herri bakarra zen eta zazpi urtean ibili dira bertako gurasoak D ereduaren eskean.