Igandean, Ondarru Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekuko

Igandean, Ondarru Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekuko

Ekainak 3an, Ondarruko hondartza, kaleak eta plazak Eskola Publikoaren Jaiaren lekuko izango dira. Lea Artibai eskualdeko 10.000 biztanle dituen herri honetan egingo da 17. jaialdi hau, eta leloa, bertako hitz esanguratsu bat izango da, DRA!, “bete-betean eta inolako zalantzarik gabe igarri” esan nahi duena.

 

Mahai sektorialean erabakiko da erreferenduma egin edo ez

EILAS, ELA, LAB eta UGTk galdeketa egiteko eskatu diote Hezkuntza Sailari CCOOekin lortu duen oinarrizko akordioa dela-eta. Berau sinatu aurretik egiteko eskatu diote, horrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate aurreko hezkuntza "blokeioa" gaindituko duela pentsatuz. Hezkuntza Sailak lasater mahai sektorial bat egingo dela jakinarazi du, eta bertan ikusiko dela zenbat sindikatuk egiten duten bat behin-betiko akordioarekin eta erreferendumik egin behar den edo ez.

 

Hezkuntza Sailak eta CCOOek ez dute onartu erreferendum proposamena

Hezkuntza Sailak ekaineko mahai sektorialean erabakiko zela galdeketa egin edo ez esan zuen, baina azken adierazpenetan beste jarrera bat hartu du. CCOO sindikatuak eta biek atzo jakinarazi zuten erreferenduma egiteko gainerako sindikatuek egindako proposamena "onartezina" dela eta hitzarmena sinatzen dutenek erabakiko dutela hori.

 

Seaskak euskararen gaineko jarreraz galdegin die hautagaiei

Seaskak gutun bana igorri dio hautagai guztiei Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua aldatzeko zein konpromisoa hartuko duten ala ez galdeginez. Horrekin batera, hizkuntza gutxituen euroagiria berresteko eskatu die. Eta aldi berean, datorren ikasturterako behar dituzten lanpostuak lortzeko laguntza ere eskatu die.

 

EAEko ikastetxe publikoetako DBHko bigarren zikloan ikasleen eskola uzte tasa %0,3koa da, ISEIren ikerketaren arabera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasleen %0,3ak soilik utzi zituen ikasketak. Europako beste herrialdeekin gonbaratuz gero, nahiko tasa baxua dela dirudi, nahiz eta datu asko ez dauden. Eskola uzteko arrazoi nagusiak, arazo pertsonalak, motibazio falta eta familiarekin arazoak edukitzea omen dira.

 

EAEko Hezkuntza Saila CCOOekin gutxiengoen hitzarmena sinatzeko prest agertu da

“Hezkuntza unibertsitarioan EILAS eta LABekin sinatu bagenuen, gauza bera egin dezakegu hezkuntza ez unibertsitarioan CCOOrekin” , esan zuen Tontxu Campos Sailburuak atzo, azken 25 urteetan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian egindako lehen greba orokorraren egunean.