34: Hezkuntza ere Euskal Herrian dabilen aire berriekin <br />doa.

1999-01-01
 
 
Okertzeko beldur handirik gabe esango genuke amaitzear dagoen urte

honek Eus-kal Herriko his-torian kolore ezberdina ipin lezakeela.

Hezkuntzan, azken aldian areagotuz zihoazen hizkuntz eta edukien erasoei aurre egin

beharra zegoen. Herri honek, esparru desberdinetatik gero eta ozenago, bere ezaugarri

eta beharrei erantzungo dien eskola behar duela aldarrikatu du behin eta berriro. Honek

guztiak, Euskal Herrian sortzen joan den eskola-ikastola maila guztietan errekonozitzea

eskatzen du eta Administrazioek zentzu demokratiko eta anitzean ulertu, babestu eta

indartu beharko lituzkete bere ahaleginen bidez (sare ezberdinetan, Haur Eskoletan...)

taxutzen ari diren zentroko proiektu aurrerakoi eta euskaldun guztiak.

Bitartean, euskarak jasan dituen eraso bortitzei neurriko erantzuna eman dio gizarteko

esparru gero eta zabalagoak. Eta hor dugu XXI. mendeko Akordioa, Bai euskarari!

aldarrikapena.

Gizartean gertatzen ari den antzera, Hezkuntzan ere eskema dezente agortzen ari dira.

Garai berriek erantzun berriak behar dituzte. Gizarteko beste arlotan gertatu den bezala

ez ote da posible Hezkuntza munduan ere indar metaketa gertatzea? Euskal Heziketan

gauza gehiago dira elkartzen gaituztenak urruntzen gaituztenak baino. Oinarrizko

aldarrikapen orokorren pean gaudelakoan denok bilgune komunak bilatu behar ditugu,

denok elkarrekin urratsak eman ahal izateko, bakoitzaren izaera eta nortasunari zor

zaion begirunearekin.

Aurten lehen urratsak eman dira norabide honetan, Ipar-Hegoa fundazioak antolatu zuen

Euskal Eskolari buruzko topaketa. Bertan, euren hausnarketak eta proposamenak

plazaratuz Euskal Hezkuntzako talde esanguratsuenak bildu ziren. Ipar zein Hegokoak,

gure eskolak ere lurraldetasunari erantzun behar diolako.

Hezkuntza ere Euskal Herrian azken aldi honetan dabilen aire berriekin doa. Eraikitzeko

garaia da eta horretan denon ahalegina behar da, denok dugu zer esan eta zer ekarri.

Herri hau abian jarri da baina gauzak ez dira berez eta besterik gabe etorriko, orain inoiz

baino beharrezkoagoak gara. Ezin dugu aukera hau nolanahi galdu, ahalegin handiz

iritsi baikara hona.

Herri bezala eta bertan Hezkuntzako partaide bezala, leiho bat zabaldu zaigu, errepika

ezina agian. Ez dezagun aukera gal. Eta jar ditzagun bideak etorkizunean ere 1998a

gogoan izateko moduko urtea izan dadin, herri honen geroa finkatu zuen abia bezala.

Hala bedi!