Hauteskunde sindikalak

1999-02-01
 
 
Lau urtetik behin izaten dira hauteskunde sindikalak Hego Euskal Herrian. Iparraldean, berriz, bost urtetik behin.

EAEn, orain arte egin direnekin amaitutzat jo daitezke. Nafarroan, aldiz, ez da horrela gertatzen, gehienak uda bitartean burutuko baitira. Esate baterako, irakaskuntza publikoko hauteskundeak maiatzaren 6an izango dira.

Iparraldean, oraingoa ez da hautatzeko garaia.

Irakaskuntza ez unibertsitarioan azkeneko bolada honetan jaso ditugun emaitzak aurkeztuko dizkizuegu. Uztaileko aldizkarian Nafarroako emaitzekin batera osatuagoa azaltzea posible izango bazaigu ere, orain arteko datuak adierazgarriak direnez jarraian azaltzen ditugu.

Alde batetik, egin berriak diren EAEko irakaskuntza publikoko hauteskundeak ditugu.

Beste aldetik, irakaskuntza pribatua dugu. Nafarroan ikastetxe gutxitan egin dira eta EAEko gehienak burutuak direnez, hemen emaitzak.

Bukatzeko, ikastolen kasua dugu. Hego EHko ia ikastola guztietan burutu direnez, guztiak aipatzen ditugu.