Kronika

2001-04-01
 
 
Apirilaren 13a arte iraungo du Seaskaren komunikazio kanpainak . Seaskaren irudia hobetzea du helburu kanpainak, eta aldi berean, Seaskaren jarduna ezagutaraztea. Izan ere, merkatu ikerketa bat egin ondoren, hainbat erantzun ikusi dira. Besteak beste, gurasoek haurrak Seaskako ikastoletara ez eramateko lehen arrazoia ikastolen irudi desitxuratua da. Bigarrenik, gurasoek ikastolen ikusmoldea ez dutela ezagutzen. Eta hirugarrenik, guraso askok euskara ez dakitenez, haurrei beren lanetan laguntzeko arazoak izango dituztela pentsatzen dute.
Gauzak horrela, kanpaina honekin ikastolaren hautu pedagogikoa eta haurren ingurugiroa erakutsi nahi dute, eta baita ere Hezkuntza ministerioak egiten duen kontrola ikasgaien eta irakaslaen formazioan. Ikasleek lortzen dituzten emaitzen berri ere ematen ari dira, bai ebaluaketetakoak eta bai baxokoak.

Euskarazko ereduek osasuntsu jarraitzen dute aurrematrikulazioen ostean
Datorren ikasturterako aurrematrikulazio datuak ezagutzera eman dira, eta eeuskarazko ereduek orain arteko egoerari eustenditoe. EAEn Derrigorrezko Hezkuntzako (3-16 urte) ikasleen %55,5k D ereduan ikasiko du, %22k B ereduan eta A ereduan %22,5a egongo da. D eredua etapa, lurralde eta sare guztietan igo da. Ikastoletan, esaterako, eskaintza bano handiago izan da eskaera, eta gela kontzertatu gehiago eskatuko ditzute eskaera horri erantzun ahal izateko. Guztira 225.058 haur izango dira Derrigorrezko Hezkuntzan jardungo direnak, eta horietatik 16.544 lehenengo aldiz eskolatuko direnak izango dira.
Nafarroan, bertako gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako datuen arabera, D eredua jaitsi egin da lehenengo aldiz. A eredua bere horretan mantendu da eta G igo egin da. Nafarroan 5.000 haurretik gora izango dira 2001-02 ikasturtean, azken hamar urteotako kopururik altuena. Gobernuaren datuen arabera, horietatik %42,6k G ereduan ikasiko du, %29,1ak D ereduan eta %22,9k A ereduan.
Ikastolen Elkarteak datu horietan Erriberako ikastoletako ikasleak sartu gabe daudela ohartarazi du, eta horrek noski, emandako datuak aldatu egiten dituela. Irakaskuntzako erakundeek aurten ere salatu dute gobernuaren amarrua datu horiek ezkutatzeko orduan.
Bai Nafarroan eta bai EAEn gizarteak euskararen aldeko hautua egin duela garbi dago. Eraso politikoak behin eta berriro jasaten diren arren, bistan da euskarazko hezkuntza sistema baloratzen dutenak gero eta gehiago direla. Lehen mailetan euskarazko ereduen presentzia ia hedatu den heinean, gorakoko mailetan ere hedapetzen ari da.

Nafar Gobernua aldaketak egitekotan dabil
Irakaskuntza ez unibertsitariorako foru dekretuaren zirriborroa dela-eta, Nafar Gobernua hartzekotan zen zenbait erabaki ezagutarazi zituzten zenbait erakundek. Ondotik, Jesus Laguna Hezkuntza kontseilariak zirriborro hori gainditua dagoela adieratzea eman du, eta gogor kritikatu du aipatu zirriborroa filtratu izana. Orain beste batekin ari direla lanean esan du. Hortaz, behin betiko foru dekretua prestatzen dihardute. Kontseilariaren adierazpenen erabera, erremu euskaldunetan B eredua bultzatuko dute, tea A eta D ereduetan ez dute inolako aldaketarikeginen. Gaur egun Nafarroan B ereduaren hautua egiten dutenak oso gutxi dira; aurtengo aurrematrikulazioan 14 bakarrik izan dira. Nafarroako Eskola Kontseiluak eredu hori indartzeko gomendio egin zuen iaz, "hura delako elebitasuna bentan zirutatzen duen eredu bakarra".
Bestalde, kontseilariak ukatu egin du Hezkuntza Departamentuak euskarazko ereduetan irakasle erdaldunak sartzea erabakita duenik. Eta barne komunikazioa erdaraz bideratzeko asmoa duenik ere ez du esan.
Testu liburuen gaiari dagokionez, Nafarroako Gobernua diru laguntzak onartzear dago erdarazko ikasliburuak euskarara itzul daitezen. Geografia, Historia eta Giza Zientzietako liburuak euskaratuko dira batez ere.
Era berean, gobernuak gogorazi du ikastetxeetan erabiltzen diren ikasliburuek Hezkuntza Departamentuaren oniritzia jaso behar dutela. Horrela, datorren ikasturtetik aurrera onespen hori duten testu liburuak baino ezingo dira erabili ikastetxeetan.
Miguel Sanz presidenteak aditzera eman duenez, "zenbait testu liburutan Nafarroako erealitatearekin bat ez dtozen edukiak ikusi ditugu, bereziki mapak, eta hori zuzendu beharra dago". Erein, Elkarlanean, Anaya, IUbaizabal, Zubia-Santillana eta SM argitaletxeak aipatu zituen.

Lanbide Heziketaren egoera oso ona dela adierazi dute Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburuak eta Sabin Intxaurraga Lan kontseilariak. Azken sei urteotan Lanbide Heziketa hautatzen duten ikasle kopurua %25etik %44ra igo dela aditzera eman dute. Horrez gain, ikasketak bukatzen dituzten hamarretik ia zortzik enplegua lortzen du bukatu eta bi hilabeteren buruan. Horietatik %13k mugagabeko kontratua lortzen du, baina gainontzekoek ez. Lana topatzeko garaian ez dago desberdintasunik emakumeen eta gizonezkoen artean. Enplegu tasa handiena eraikuntzan, auto industrian eta metalean dago.
Bestalde, lanarekin edo lan baldintzekin hain gustura ez daudenak ere badaude. Irakaskuntza pribatuan huelgarako deia luzatu dute ELA, LAB, EILAS, CCOO eta UGT sindikatuek maiatzaren 10erako. Baldintzarik gabeko soldata igoera eskatzen dute, eta horrekin batera irakasle ez direnek (sukaldari, garbitzaile...) baldintza berberak izatea, mutuak, prekarietateari aurre egiteko moduen erregulazioa eta beste zenbait gauza.
EAEko ikastolak negoziaziotik kanpo daude, hitzarmen propioa baitute. Dena dela, badirudi ELA eta LAB sindikatuen eta Partaide eta Euskal Ikastolen Batzaren arteko negoziazioak ez daudela oso egoera onean momentuz.