II Hik Hasi Udako Topaketak

2001-05-01
Aurtengo topaketa pedagogikoetan 23 ikastaro izango dira aukeran. Berauei buruzko informazioa liburuxka batean argitaratu badugu ere, zenbait ikastarotako hitzaldietan azalduko denaren informazio osatuagoa gehitzen dizuegu orriotan.
 
 
1. Kohlberg

Garapen eta hezkuntza etikoa: Kohlberg-en ekarpena

Ikastaroaren koordinatzailea: Lontxo Oihartzabal.



- Balio moralak: balioetan hezteko orientabideak?

Balioetan heztea ez dela lan samurra irakasleok ongi asko dakigun zerbait da. Baina ez da gaurko kontua. Gizakia gizaki denetik istilu horietan sartua dagoela esan genezake. Hala eta guztiz ere, gaurko garaiak bizitzea suertatu zaigunoi, auzia areagotu egin dela iruditzen zaigu. Hau da, aurreko garaiekin konparatuz, zerbait garrantzitsua jokoan dagoen intuizioa dugu.

Horrela izan ez izan, hor ari dira giza jakintza eremu guztiak gaia aztertzen: filosofia, soziologia, antropologia, psikologia, pedagogia eta abar. Eta saio horietan aritu izan den egile garrantzitsuenetariko bat Kohlberg dugu.

Kohlbergek soluzio osoa aurkitu zuenik ezin dezakegu esan., baina nolabaiteko ikuspegi erabilgarria utzi digula onar dezakegu. Beraz, saia gaitezen ekarri hori ezagutzen eta ulertzen. Hitzaldiak eskema hau jarraituko du:

1. Sarrera gisa zenbait bereizketa egiten:

- Balioen artean bereizten.

- Moraltasunaren eta etikaren artean bereizten.

2. Hezkuntza morala. Oinarrizko ereduak:

- Ikuspegi "erromantikoa".

- Ikuspegi "teknologikoa" edo "balioen transmisioarena".

- Ikuspegi "progresiboa".

- * Fausti Azazeta. .EHUko irakaslea



- Kohlbergen ikuspegiaren deskribapena eta oinarriztapen psikologikoa.

* Contxi Medrano. EHUko irakaslea.




- Kolhbergen proposamen psikopedagogikoaren deskribapena: just comunity.

* Lontxo Oihartzabal. EHUko irakaslea.




- Kohlbergen proposamen psikopedagogikoaren aplikapen praktikoaren hainbat eredu.

Garapen morala neurtzeko tresna bat.

Kohlbergek finkatu zituen estadio eta etapen ezaugarriak oinarria harturik, ikasleen garapen moralaren neurketa ahalbidetzen duen tresna bat landu nahi izan da.

Saiakera honetan izan diren zailtasun eta lorpenak aipatuko dira, eta baita tresnaren ezaugarriak eta ondoriak ere.

* Oskar Viguera (Lasarteko PAT) eta Gema del Rio (Donostiako IBT).





6. Informatika propsamen kurrikular baten aplikazioa (DBHko 1. zikloan)



- Proposamen kurrikularraren aurkezpena.

- Ikasgariaren justifikazioa.

- Euskarriaren ezaugarriak.

- CDaren egitura. Osagaiak eta kokapenak.

- Hirugarren zehaztapen mailako jardueren datu-basearen aurkezpena

- Jarduera-fitxak erabiltzeko moduak.



- Netmeeting .

- Gelan egiteko aurkezpenak.

- Komunikazio aplikazioak.

- Talde nagusi mailako ekintzak.

- Konferentzien antolaketa.

- Sare antolaketak.

- Ikastetxearen sarea antolatzeko irizpideak.

- Informatika gelaren egituraketa.



- Hardwarea eta Interfazea.

- Interfaze grafikoaren ezaugarriak.

- Interfazearen erabilera eta kontrola.



- Oinarrizko testugintza.

- Oinarrizko idazketa eta edizioa.

- Testu formatuak.



- Telematika. Internet.

- Webguneak eta nabigazioa.

- Bilatzaileak eta atariak.

- Informazioa norbereganatzea.

- E-posta.



- Grafikogintza

- Fitxategi grafikoak:

- Motak.

- Ezaugarriak.

- Editore motak.

- Grafiko bektorialak:

- Grafikoen sorkuntza.

- Grafikoen moldaketa.



- Puntuz puntuko grafikoak:

- Grafikoen sorkuntza.

- Grafikoen moldaketa.



- Testu eta grafikoen bateratzea.

- Grafiko txertaketak.

- Doiketak.

- Eskemak, mapak, taulak...



* Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika taldea . Talde hau CD-ROM multimedia eta software ugarien sortzailea da eta ikastoletako irakasleentzat antolatu diren prestakuntza ikastaroak zuzendu dituzte. Hauek dira taldekideak:

- Joxin Azkue Gabilondo , Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakaslea.

- Ander Iturburu Yarza , Ikastolen Elkarteko teknikaria.

- Arantxa Solaberrieta Etxeberria , Orioko Herri Ikastolako irakaslea.

- Maite Soroa Etxezarreta , Donostiako Arantzazuko Ama Ikastolako irakaslea.

- Petro Vera Aguado , Errenteriako Orereta Ikastolako irakaslea.

- Iñaki Zubizarreta Artetxe , Donostiako Santo Tomas Lizeoko irakaslea.

* Josune Gereka Iruretagoiena , Ikastolen Elkarteko informatika arduraduna.





11. Heziketa fisikoko irakasleen txokoa



- Eskola kirola baliabide hezitzaile gisa.

Betidanik entzun dugu haurtzaroan kirola egitea oso positiboa dela hazkunde eta garapenerako, bai fisiko, psikiko eta eremu sozialean sortzen dituen onurak direla medio. Era berean, denok onartuko dugu gure gizartean aspaldian goi mailako kirolak izugarrizko oihartzuna duela mass-media eta hedabideetan.

Ikuskizun gisa ulertutako kirolaren gorakada horrek bere eragina izan du eskola kirolean: batetik, ezagunagoa bihurtu da orain arteko anonimatutik irten eta komunikabideetan ere bere lekua irabaziz; bestetik, goi mailako kirolaren ikuspegi eta filosofiaz zipriztindu da, zenbait kasutan bere jatorrizko helburuak ahantziz.

Egun, eskola kirolaren gaia pil-pilean dago, besteak beste eguneroko jardueran hainbat istilu eta gertakari gatazkatsu sortzen direlako. Arazo horiek antolaketari buruzko etengabeko gogoeta gauzatzera eta xedeei zein izaerari buruzko oinarriak birplanteatzera behartzen gaituzte. Eztabaida iturri diren gaien artean (eta ikastaroan landuko ditugunak, beraz), ondorengoak azpimarra ditzakegu: konpetitibitatearen trataera (lehiakortasuna), espezializazio goiztiarra, kirol aniztasuna, helburuei buruzko desadostasunak, saritzeko era, kudeaketaren ardura, monitoreen prestakuntza maila, gurasoen eginkizuna eta eragina, haurren aportazio ekonomikoa, nesken partaidetza, jarduera uztearen arrazoiak, haurren adinarekiko entrenamenduaren egokitasuna, ezarritako itxaropen eta espektatibak, inguruko presioa, onenen hautapenerako adina eta irizpideak, ikasleen motibazioa lantzeko aukerak...

Jardunaldian arazo horiek guztiak argitzen eta irtenbidea topatzen saiatuko gara. Izan ere, jardunaldiaren helburua eskola kirolaren eragin hezitzailea hobetzeko asmoz, eztabaida gauzatu ondoren, proposamen eta urrats egokiak aurkeztea baitugu. Asmo hori jomugatzat harturik, ondorengo egitarauaz baliatuko gara ardatz gisa:

- Haurtzaroko kirol jardueraren onurak (eremu fisiko, psikologiko eta sozialean).

- Egungo errealitatean sumatutako arrisku edo jarduera desegokiak (ikuspegi hezitzailetik).

- Hainbat gizatalderen eginkizunak eta jokaeraren ezaugarriak: gurasoak, monitoreak, haurrak.

- Motibazioa: garrantzia, eragina eta hobetzeko estrategiak.

- Eskola kirolaren jarduera bere osotasunean hezitzaileago bihurtzeko proposamenak.



* Luix Mari Zulaika Isasti . Gorputz hezkuntzako irakaslea, pedagogoa, psikologian doktorea.



- Natur ekintzak.

Hitzaldia natur ekintzetako lau ekintzetan zentratuko da: mendiko txirrindularitza, eskalada, piraguismoa eta orientazioa.

- Saio teorikoa : aukeratutako ekintzen justifikazio kurrikularra, natur ekintza hauen unitate didaktikoak zein edukien zatiekin erlazionatzen ditugunaren azalpena. Jarraian, unitate didaktiko bakoitzaren (4) edukien eta helburu didaktikoen azalpena, jardueren denboralizazioa, antolaketa, metodologia eta ebaluazioa. Azalpen horiek diapositibak ikusiz burutuko dira. Saio teorikoarekin bukatzeko gaiekin lotutako oinarrizko bibliografia emango da.

- Eskaladaren saio praktikoa : Pio Baroja kiroldegian burutuko da saio hau. Bertan maila eta etapa ezberdinetako adibideak lantzen saiatuko gara.



* Luis Larrañaga "Pizti". Tuterako Argia ikastolan Heziketa Fisikoko espezialista. Pilotako eta eskaladako monitore. Mendiko Kirol Teknikoaren titulazioa. Gipuzkoako eta Arabako Goi Mendi eskolako kidea.



- Herri kirolak hezkuntzan.

Goizean zehar egingo dugun Herri kirolen inguruko ikastaro teoriko -praktiko honetan puntu hauek aztertuko ditugu:

- Sarrera:

- Historia.

- Garapena.

- Gaur egungo egoera.



- Arlo teorikoa :

- Herri Kirolen oinarri teoriko batzuk.

- Herri Kirolen egokitzapena hezkuntzan :

- Materiala.

- Arauak.

- Teknika.

- Beste batzuk.



- Arlo praktikoa:

- Unitate didaktikoak.

- Jolasak.



* Onintza Garcia Udabe .

Heziketa Fisikoan espezializatutako Irakasle Eskolako ikaslea. * Leire Cano Txokarro . Heziketa Fisikoan espezializatutako Irakasle eskolako eta Iharduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako ikaslea, Gasteizko Heziketa Fisikoko Euskal institutuan (SHEE-IVEF).

Biak entrenatzaileak eta irakasleentzako Deba Bailarako Euskara eta Kirol Zerbitzuaren eskutik, "HERRI KIROLAK lantzeko fitxa didaktikoak" lanaren egileak dira.





12. Praktika psikomotrizaren adinkako analisia



- Bernard Aucouturier praktika psikomotriza: haurraren heltze psikologikoaren prozesua, bere dinamikaren ulermena.

- Eskolan bat-bateko ekintza eta jolasaren zergatia.

- Espresibitate motriza (gorputz afektiboaren eta pentsamenduaren batasuna haur txikiarengan).

- Destrukzio-konstrukzio dinamika (egin-eragin) heltze psikologikoaren derrigorrezko prozesu bezala.

- Gorputza eta mugimenduaren garrantzia haur txikiaren heltze psikologikoaren prozesuan (plazera eta displazera).

- "Bestea"rekiko harremana: heltze psikologikoaren prozesuan eta identitate eraikitze prozesuan duen garrantzia.

- * Alvaro Beñaran Aranzabal . Pedagogia terapeutikoan lizentziatua. Psikomotrizitatean hezitzaile eta terapeuta. NAHIA Zentroko kidea eta Bergarako UNED-eko Bernard Aucouturier Psikomotrizitate Eskolako irakaslea.



- Zer gertatzen da psikomotrizitate gelan 0-3 urteko haurrekin?.

Praktika psikomotrizaren esperientzia bat aurkeztuko dugu eta ondoren adin horietara zuzenduriko esperientzia honen gaineko iritzi trukaketa egin nahiko genuke. Horretarako, eduki hauek landuko ditugu:

- Saioen garapena: denboraren, espazioaren eta materialaren antolaketa.

- Psikomotrizistaren esku-hartze zehatzak adin horiekin.

- Praktika psikomotrizak gure hezkuntza jardueran duen eraginaren inguruko hausnkarketa.

Metodologia bezala ikus-entzunezko euskarriak (bideoa, diapositibak, gardenkiak...) eta argazkiekin hornitutako panel informatiboak erabiliko ditugu. Eta iritzi trukaketak eta galde-erantzunak izango dira ardatz.



* Josefa Rufina Martin, Mª Jose Armendariz Leunda, Lourdes Garijo Casado eta Monserrat Meana Martinez. Gasteizko Udaleko Udal haur eskoletako hezitzaleak. Psikomotrizitate praktika hezitzailean prestatuak..



- Psikomotrizitate praktika hezitzailea (HHko bigarren zikloan, 3-6 urte).



- 3-6 urteko haurra.

- Helburuak: haurraren heltze psikologikoaren prozesuan lagundu (komunikazioa, sormena eta pentsamendua garatu).

- Psikomotrizistaren jarrerak.

- Psikomotrizitate gela: lekuak eta materialak.

- Psikomotrizitate saioa: heltze ibilbidea. Egite plazeretik pentsatze plazerera. Uneak eta ekintzak, espresibitate motrizetik espresibitate plastikarantz.

- Saioa eta haurren behaketa. Erabilitako parametroak.



* Alvaro Beñaran Aranzabal . Pedagogia terapeutikoan lizentziatua. Psikomotrizitatean hezitzaile eta terapeuta. NAHIA Zentroko kidea eta Bergarako UNEDeko Bernard Aucouturier Psikomotrizitate Eskolako irakaslea.





21. Gatazken gobernatzea, ebazpena eta eraldatzea eskolan.



- Gatazkari eskolan aurre egiteko eredu orokorra.

Eskolan gatazka aztertzen da, bere errealitatea, inplikazioak, aurre egiteko ohiko metodoak eta eskolako kultura aldatzeko beharra.



* Ramon Alzate . Psikologian eta gatazken ebazpenean katedraduna. EHUko irakaslea.



- Osagarri kurrikularra: Lehen Hezkuntzako trebetasunen programa.

Materiala aurkeztu eta Lehen Hezkuntzarako diseinatutako gatazken ebazpenerako curriculum bat jarriko da praktikan.



* Amaia Aguirre eta Lucía Gorbeña . Gaztaken ebazpenean aurre-doktoreko bekadunak.



- Osagarri kurrikularra: Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako trebetasunen programa.

Materiala aurkeztu eta Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako diseinatutako gatazken ebazpenerako curriculum bat jarriko da praktikan.

* Amaia Aguirre eta Lucía Gorbeña.



- Gatazken ebazpeneko programen aplikazioen esperientziak gure hezkuntza ingurunean.

Aplikazio kurrikularra duten hainbat esperientzia eta gure inguruko zentroetako gatazkak bideratzeko programak aurkeztuko dira.

* Instituto Peñaflorida, Etxarri Aranaz eko Ikastola eta Gernika Gogoratuz.



- Bitartekaritza hezkuntza ingurunean: teknika bat baino gehiago.

Gatazkak konstruktiboki konpontzeko bitartekaritzak duen garrantzia azalduko da eta horri lotutako alderdien ezarpean ere bai.

* Maria Carme Boque i Torremorell : irakaslea, pedagogoa, bitaratekaritzan graduatu-ondokoa, "Guía de la Mediación Escolar"en egilea.





23. Etorkinak eta kulturaniztasunaren trataera hezkuntzan.



- Kutur aniztasuna kultura gutxitu baten hezkuntzan.

Etorkinen eskolatzea arazoa dugu Europako estatu-nazioaren arabera eratutako irakaskuntza sistema mordenoan. Kultura desberdinen trataera ardatz haietan kokatzeko ohiko ikuspegiak eta kontzeptuak kritikatzeko gaitasuna eduki beharra dago. Izan ere, kulturartekotasuna, kulturaniztasuna edo plurikulturalismoa ez dira sinonimoak, hezkuntza praktikak bideratzeko funtsezko erreferentzia desberdinak baizik. Hori guztia argitzen saiatuko gara lehenengo saio honetan.

* Fito Rodriguez . EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historian Saileko irakaslea.



- Euskal gizartea eta etorkinak .

Euskal gizartea, gizarte espainiarra ez bezala, inmigrazio gizartea da. Elkarbizitza ohitura bat badu, eta beraz, "hegoaldeko" herrialdeetatik datozen inmigrante berriak errekonozitzeko baldintza hobeak ditu. Ikastaro honetan talde anitz horien ezaugarriak eta euskal gizartean dauden jarrerak ezagutzera eman nahi dira.

* Pello Albite . EHUko Soziologia Saileko irakaslea.



- Aniztasuna: berdintasunaren alde lanean.

Hezkuntza interkulturalaren helburua ez da aniztasunaren errepestua lortzea soilik, baizik eta eskubide berdintasuna lortzea. Izan ere, sarritan aniztasunaz, tolerantziaz eta abar hitz egiten dugu, baina eskubide ezberdinak ditugula ahaztu egiten dugu. Horregatik, lehenengo eskubideen berdintasuna lortu behar dugu, pertsona guztiok eskubide berdinak izan behar ditugu. Berdintasunean antolatutako gizartea eratu behar dugu, horri eman behar diogu lehentasuna. Aniztasuna eta eskubide berdintasuna, biak landu behar ditugu, lehenengoarekin bakarrik hankamotz gelditzen baikara.

* Agustin Unzurrunzaga . Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kidea.



- Hezkuntza eleanitza eta kulturanitza Bruselan.

Ikastaro honetan bi hitzaldi eta beste bi tailer izango dira.

1. hitzaldia: Brusela, hiriburu kulturanitza .

Bruselan bi komunitate autoktono daude: gehiengo frankofonoa eta nederlandera hitz egiten duen gutxiengoa. Gainera, biztanleriaren %30 aloktonoa da: hainbat belaundalditako etorkinak, errefuxiatu politikoak eta ekonomikoak eta eurokratak. Talde horien, beraien elkarbizitzaren eta arazoen ikuspegi orokorra emango dugu.

2. hitzaldia: Jendarte kulturanitz baten eraikuntzan irakaskuntzak dituen zeregin eta aukerak.

Azken 20 urteotan Foyer integrazio zentroak hainbat estrategia eraman ditu aurrera aloktonoak indartzeko eta beraien integrazioa bultzatzeko. Ekimen nagusiena irakaskuntza eleanitzaren eredu espezifiko bat garatzea izan da. Horrez gain, hainbat elementuri arreta berezia jartzen zaie: gurasoen papera, eskola/aisialdia harremana eta gaitasun sozialen garapena.

1. tailerra: Haurrak irekiak eta toleranteak izateko hezi.

Proiektu konkretu bat aurkeztuko da. Horren bidez haurrak kontzeptu hauetara hurbiltzen dira: aurreiritziak, gertaera eta iritziaren arteko ezberdintasuna, errefuxiatuak, turko-buruak...

2. tailerra: Irakaskuntza eleanitzaren kontzeptuan sakonduz.

Institutuko ikuspegitik bigarren hitzaldian azaldutakoa sakonduko da. Ordutegiak, klaseetako eduki konkretuak, antolaketa, gurasoekiko elkarlna eta eskolako zein eskolaz kanpoko aktibitateak aztertuko dira.

* Marisa Mendoza eta Nuria Borras . Bruselako Foyer erakundeko kideak.





OHARRA: EAEko ikastetxe publikoetako eta ikastetxe kontzertatuetako irakasleak matrikulako dirua berreskuratzeko aukera duzue Hezkuntza Sailak ikastaroak egiteko ematen duen diru laguntzaren bitartez. Horren deialdia EAEko aldizkari ofizialean argitaratuko da.