1923ko andereñoen lan-kontratua

2001-10-01
Euskal Eskolari zuzendutako atal berri honetan atzera begira jarriko gara. Euskal Herriko irakaskuntzaren hainbat alderdi ezagutzeko parada izanen dugu: maisu-maistrak, auzo eskolak, landa eskolak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, koloniak, testu liburuak, metodologia, irakasle eskolak eta beste hainbat eta hainbat kontu. Hilero-hilero geure iraganari hurbilduko gatzaizkio atal berri honetan.
 
 
Espainiako eskola bateko Hezkuntza Kontseiluak andereño bati ondorengo betebeharrak ipini zizkion zortzi hilabetez eskolak emateko. Lanaren truke, eta betebehar hauek zintzo betetzearen truke, 75 pezetako ordainsaria zuen hileko.

Lan-kontratuak honela dio
:



Andereñoak honakoa adosten du:



1- Ez ezkontzea. Andereñoa ezkontzen bada, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe indargabetua geratuko da.

2- Gizonezkoekin ez ibiltzea.

3- Etxean egotea arratsaldeko 8:00ak eta goizeko 6:00ak bitartean.

4- Hiriko izozki dendetan ez ibiltzea.

5- Hiritik ez alde egitea inola ere, Ordezkarien Kontseiluko lehendakariaren baimenik gabe.

6- Zigarrorik ez erretzea. Andereñoa erretzen ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe geratuko litzateke indargabetua.

7- Garagardorik, whiskyrik edo ardorik ez edatea. Andereñoa garagardoa, whisky edo ardoa edaten ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta beterik gabe geratuko litzateke indargabetua.

8- Aita edo anaia ez den gizonen batekin autoz ez bidaiatzea.

9- Kolore biziko arroparik ez janztea.

10- Ilea ez tindatzea.

11- Gutxienez bi azpigona erabiltzea.

12- Orkatiletatik gora bost zentimetrora baino gehiagora gelditzen den jantzirik ez erabiltzea.

13- Ikasgela garbi edukitzea:

a) Erratza pasa egunean behin gutxienez.

b) Ur beroz zorua garbitu astean behin gutxienez.

c) Arbela garbitu egunean behin gutxienez.

d) Sua piztu 7:00etan, haurrak 8:00etan etortzen direnerako ikasgela berotu dadin.

14- Aurpegiko hautsik ez erabiltzea, ez makillatzea eta ezpainak ez margotzea.