Atzerriko hizkuntzei euskarari baino babes handiagoa eskainiko die Nafarroako Gobernuak 2009an

2008-12-01
 
 
Atzerriko hizkuntzei euskarari baino babes handiagoa eskainiko die Nafarroako Gobernuak 2009an. Eskolen hizkuntza plangintza diru sailean 439.389 euro soilik bideratu ditu euskararentzat, sail berean, ordea, 2,2, milioi euro bideratu ditu atzerriko hizkuntzentzat, bost aldiz diru gehiago, alegia. Bestalde, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lanpostuen erdia ingelesa dakitenentzat gordetzea adostu dute UPNk, PSNk eta CDNk, eta ikastetxeak hizkuntza ereduka ez banatzeko konpromisoa hartu dute hiru alderdiek.