Experimentaldia 2007. Zientziaren II.Azoka

2007-04-18

Donostiako Zientziaren kutxaGuneak antolaturik Experimentaldia 2007. Zientziaren II. Azoka ospatuko da maiatzaren 4an eta 5ean. Experimentaldia 2007ren nahia da ikastetxeen topagunea izatea, zientziarekin lotura duten esperientziak, esperimentuak, ikerketa-proiektuak eta bestelako jarduerak aurkezteko.

 
 
Experimentaldia 2007. Zientziaren II.Azoka

Ikasleen partaidetzaz gain, beste zenbait jarduera ere eskainiko du Zientziaren kutxaGuneak, baita didaktika- eta zientzia-alorretako enpresa eta erakundeen erakusketak antolatuko ere. Eta noski, nahi duen ikastetxeak hartu ahal du parte ekitaldi horietan.

Hauek dira helburu nagusiak:
* kultura zientifikoaren dibulgazioa eta gizarteratzea.
* Ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea.
* Enpresa eta erakundeen ikerkuntza zientifikoa eta garapen teknologikoa gizarteari ezagutaraztea.

Informazio gehiagorako: www.miramon.org