Nazio Jardunaldia NGBren eskutik

2007-04-18

Hezkuntza Akordioko kideek maiatzaren 5erako Nazio Jardunaldia antolatu dute Donostiako EHUko FIHEZI Fakultatean.

 
 

2006ko urrian ikusi zuen argia Nazio Eztabaida Gunearen magalean adostutako Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioak. Bertan, Euskal Herriko hainbat hezkuntza esparrutan diharduten norbanakoak, hezkuntza gure herriaren eta bertako herritarren beharretara egokitzen ahalegindu ziren.
Irekia eta parte-hartzailea izan nahi duen hausnarketa honek helburu zehatza du: hezkuntzak edozein herriren garapenari begira daukan garrantzitik abiatuta, bertako hezkuntza euskal herritarron beharretara egokitzeko urratsak ematen jarraitzea.
Horretarako, Nazio Jardunaldia hiru bloke nagusitan banatu da, akordioak biltzen dituen hiru atalen araberakoa hain zuzen ere, eta horietan galdera hauei erantzun nahi zaie:

- Zer egin daiteke hezigune bakoitzean hezkuntza eskubideetan urrats gehiago emateko?
- Planteatzen den publiko definizio berriak zein onura ekar dakizkioke Euskal Herriari?
- Nola antolatu gure hezkuntza hobeto antolatzeko?

Informazio gehiagorako:
www.hezkuntzaakordioa.net web orrian