"Irakasleen profila" monografikoa kalean da

2007-05-14

2006ko abenduaren 15ean, Donostian Irakasleen profila XXI. Mendeko Euskal Herrian jardunaldi-mintegiak antolatu genituen HIK HASI eta Irakasle Eskolek, lehenengo aldiz, Euskal Herriko Irakasle Eskoletako irakasleak biltzeko xedez. Hark emandakoa monografiko honetan bildu dugu.

 
 
"Irakasleen profila" monografikoa kalean da

Irakasle Eskoletako irakasleez gain, ikasleak, Pedagogia fakultatetako irakasleak eta hezkuntza erakundeetako pertsonak bildu ziren jardunaldi-mintegian. XXI. Mendeko aldaketa sozialak eta Euskal Herriaren erronkak kontuan hartuz, irakaslearen profilaren izaeraren inguruan mintzatu ziren solaskideak.

AURKIBIDEA:

Hitzaurrea
Irakasle profila eta hasierako trebakuntza aztergai (Luis Mari Elizalde)

EGUNGO EGOERA EZAGUTZEN
Irakasleen formaziorako aukerak Euskal Herrian
Gaur egungo irakasleen hasierako prestakuntza Hego Euskal Herrian (Julian Maia)
Ipar Euskal Herriko prestakuntzaren aurkezpen orokorra (Alazne Petuya)
Irakasleen prestakuntza Europako hiru estatutan (Irene Lopez-Goñi eta Jesus Mari Goñi)
Bologna prozesua eta irakasle titulazioak (Araitz Uskola)

AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK
Hezkuntzaren xedeak eta hezitzailearen eginkizuna eta prestakuntza (Abel Ariznabarreta)
Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean garatzen ari den esperientzia (Mariam Bilbatua)
Gaur egungo irakasle-ikasleen aurrera begirako desafioak (Benjamin Zufiaurre)

BESTELAKO EKARPENAK
Monopoliorik ez (Pello Jauregi)
Globalizazioaren eraginez, zer motatako irakaslea behar du eskolak? (Felix Basurko)

ERANSKINA
2006ko abenduaren 15eko mintegi-jardunaldian bildutakoak

Prezio arrunta: 5 euro
Harpidedunentzako prezioa: 3 euro

Monografikoa eskuratu nahiez gero, klikatu loturan.