EAEko ikastetxe publikoetako DBHko bigarren zikloan ikasleen eskola uzte tasa %0,3koa da, ISEIren ikerketaren arabera

2007-05-29

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasleen %0,3ak soilik utzi zituen ikasketak. Europako beste herrialdeekin gonbaratuz gero, nahiko tasa baxua dela dirudi, nahiz eta datu asko ez dauden. Eskola uzteko arrazoi nagusiak, arazo pertsonalak, motibazio falta eta familiarekin arazoak edukitzea omen dira.

 
 

Maiatz erdialdera aurkeztu zuten ikerketa hau Josu Sierra, ISEI, Irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundeko zuzendariak, eta Tontxu Camposek Gasteizen. Ikerketa hori aurrera eramateko, EAEko 137 ikastetxe publiko ez itundu aztertu dira eta denera 16.697 ikasleren asistentzia jaso da. Hauetatik 56 ikaslek utzi dituzte eskolak, hots, 0,34ak.

Herrialdeka aztertuz gero, Araban % 0,51, Bizkaian %0,33 eta Gipuzkoan % 0,27 dira eskola uzteak, baina desberdintasunen arrazoiak ez dira ezagutzen.

Bestalde, ISEIk eskola ez uzteko ezarritako programa eta neurrien eraginkortasuna neurtu du. Aztertutako ia ikastetxe gehienetan, % 90, ikasleak klasera ez badira agertzen, falta jasotzen dute. Horietako %86ak egunero jasotzen ditu faltak eta %12ak astero. Ikasleak justifikaziorik gabe ikastetxera joaten ez badira, ikastetxeen %93ak familiari esaten diote eta %80ak ikaslearekin hitz egiten dute.

Orokorrean eskola uzteko arriskuan dauden ikasleekin jarraipen zehatza egiten da eta famili eta ikaslearekin hiz egiten da. Eskola uztea ekiditeko programak martxan daude ikastetxeetan eta arazo hori gehien jasaten dutenak ahalegin berezia egiten dute programak zabaltzeko. “Eskola uzteko tasa altuak dituzten ikastetxeetan programa bereziak garatuago daude”, esan zuen Sierrak.

Camposek, “Euskadin eskola uztearen tasa derrigorrezok irakaskuntzan oso baxua dela” aipatu zuen. Halaber, ikerketaren helburua hau goraipatzea baino, ikasleen hezkuntza eskubidea bermatzea eta are emaitza hobeagoak lortzea izan dela” esan zuen.