Igandean, Ondarru Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekuko

2007-05-31

Ekainak 3an, Ondarruko hondartza, kaleak eta plazak Eskola Publikoaren Jaiaren lekuko izango dira. Lea Artibai eskualdeko 10.000 biztanle dituen herri honetan egingo da 17. jaialdi hau, eta leloa, bertako hitz esanguratsu bat izango da, DRA!, “bete-betean eta inolako zalantzarik gabe igarri” esan nahi duena.

 
 
Igandean, Ondarru Euskal Eskola Publikoaren jaiaren lekuko

Jaialdiaren harira, egun hauetan hainbat kultur ekitaldi antolatu dira Ondarrun, antzerkia, kontzertuak eta abar. Ekitaldi hauen artean, maiatzak 4tik ekainak 3a arte, kofradia zaharrean “aintzinako eskola materiala” erakusketa dago ikusgai, euskal eskola museoa bildumaren materiala.