Nafarroako hezkuntza hauteskundeak errepikatuko dira

2007-06-13

Posta bidezko irregulartasunak direla eta, hezkuntza publikoko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak errepikatzea erabaki du Nafarroako Gobernuko Lan Departamenduko epaile batek.

 
 
Nafarroako hezkuntza hauteskundeak errepikatuko dira

Posta bidez emandako botoak 85 dira eta hauek emaitzak alda ditzaketenez, errepikatzeko erabakia hartu da. 85 boto horietatik 67 Afapnak bideratu zituen, eta gainerako 18ak CCOOk. Boto horiek bideratzeko moduaren kontrako salaketa CSIF sindikatuak jarri zuen. Epaileak dio Afapnak eta CCOOk ez dituztela bete posta bidezko botoentzat ziren zenbait berme.

Hauteskundeetan, CCOOk 9 ordezkari lortu zituen, EILASek 8, Afapnak 7, APSk 7, LABek 6, CSIFek 4, ANPEk 3 eta ELAk 3. UGTk ez zuen ordezkaririk lortu.