Eguna txepel hasi bazen ere, eguzkiarekin batera jende mordoxka hurbildu zen Argantzonera

2007-06-18

Goizean tanta batzuek jausi ziren eta eguraldiak ez zuen asko lagundu. Baina egunaren bilakaeran, eguraldi ederra izan zen Araba Euskaraz festan. Hortaz, arratsaldean jende mordoxka hurbildu zen ikastolaren aldeko festara.

 
 
Eguna txepel hasi bazen ere, eguzkiarekin batera jende mordoxka hurbildu zen Argantzonera

Argantzon Trebiñuko konterrian dago, Burgosko administrazioaren menpean eta horrek egoera dezente zailtzen du ikastolarentzako. Ez da lehen aldia bertan ospatzen dela Araba Euskaraz. 2003an ere bertan izan zen, ikastola berria martxan jarri ahal izateko. Orduko 11 ikasleak gaur egun 40 bihurtu dira. Araba euskaraz 2007 festarekin lortutako dirua zorrak ordaintzeko erabiliko da. Izan ere, 2003tik, ikastola sortu zenetik, urtez urte handiagotzen joan dira zorrak.

Goizeko 10:00etan izan zen irekiera ofiziala eta bertan ibili ziren Lakuako hainbat ordezkari, alderdi politikoen ordezkari anitz, Ikastolen elkarteko ordezkariak eta baita Argantzon herriko alkatea ere. Euskararen aldeko jailadia lau gune nagusitan banatu zen eta, denen gusturako haina ekitaldi izan ziren.