EAEko irakasleak larunbatean egin zituzten oposaketak

2007-06-25

BECen izan ziren lan eskaintza publikoko azterketak. 3.973 pertsonak zuten azterketa egiteko aukera eta 1.100 postu daude jokoan. Nafarroan ostera, uztailean zehar izango dira azterketak, Navarro Viloslada Institutuan. Ostiralean hasi ziren oposaketetara 2.600 lagun aurkeztu ziren eta 449 irakasle leku daude.

 
 

Nafarroako postuak, Haur eta Lehen Hezkuntzarako dira. EAEko postuei dagokionez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Musika, Ingelesa, Hezkuntza Berezia (Pedagogia terapeutikoa), Soin Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia (Entzumena eta Lengoaia) arloetan izango dira.