2007-08ko ikasturte hasierak

2007-07-20

Uda amaitu ostean, irakasle gehienak irailaren 3an itzuliko dira lanera. Iparraldean, Lehen Mailako irakasleak abuztu bukaeran gerturatuko dira ikastetxetara, eta egun bat beranduago gehituko zaizkie haurrak, abuztuak 27 eta 30 bitartean...

 
 

Beste ikastetxe batzuk, kolegio eta lizeoekin batera, irailaren 3an eta 4an hasiko dira. Kasu horietan ere, irakasleak egun bat lehenago txertatuko dira.

Nafarroari dagokionez, Lehen Hezkuntzako irakasleak hilaren lehen lanegunean beharrean hasiko badira ere, haurrek irailaren 10ean hasiko dute ikasturtea. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako gaztetxoak, ostera, hilaren 14an.

EAEn eskola batetik bestera ere aldaketa anitz egongo diren arren, Lehen Hezkuntzako ikasle gehienek irailaren 7 edo 10ean hasiko dute ikasturtea, eta Bigarren Hezkuntzakoek ere data horien inguruan.