Eskola jazarpenari aurre egiteko protokoloa abian da

2007-09-06

Protokolo eta gida horiek jazarpen egoerak desberdintzeko eta nola jokatu behar den azaltzeko tresna izatea dute xede. Honakoa, duela hiru urte egin zen protokoloaren zaharberritzea dela dio Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak, gida berritua.

 
 
Eskola jazarpenari aurre egiteko protokoloa abian da

Gidei dagokionez, bata Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida da, eta bestea, Ikastetxe publikoetako langileenganako eraso kasuetan jarduteko gida.

EAEn, pasa den ikasturtean, ikasleen arteko 107 tratu txar salaketa egon dira eta horietatik 69 hartu dira tratu txartzat. Irakasleei dagokionez, ostera, pasa den ikasturtean EAEn 26 irakaslek salatu dute jazarpena pairatzea. Hauetatik 22 haurrengandik erasotuak izan dira, eta lau ostera, haurren senideengandik.