Ikasturte honetan hasiko dira aldaketak curriculumetan

2007-09-06

LOE legeak aginduta, autonomia erkidegoetako curriculumetan hainbat aldaketa egin beharko dira. Eusko Jaurlaritzak poliki-poliki ezarriko du bere curriculuma eta Nafarroan ere prest dute.

 
 

Autonomia erkidego bakoitzak erabakiko du nola hasi curriculum berriaren ezarpenarekin. EAEn, esate baterako, Hiritartasunerako Hezkuntza ikasgaia oso ikastetxe gutxitan ezarriko dute aurten. Nafarroan, ostera, Bigarren Hezkuntzako 3. mailan hasiko dira. Edonola ere, zeresana ematen ari da ikasgai hau. Nafarroako guraso talde batek ikasgaia antikonstituzionala dela diote, eduki moral eta antropologikoak erakustea euren zeregina delako eta ez estatuarena. Kontzientzia eragozpena aldarrikatu dute eta euren seme-alabei ez diete ikasgai horretara joaten utziko.