0-3 Dekretuarekin kezkatuta daude Nafarroan

2007-09-10

Joan den martxoan onartu zen haur eskolen 0-3 zikloa arautzen duen dekretua Nafarroan eta zentro ugarik exijizen diren baldintzak betetzeko zailtasunak dituztela diote.

 
 

Agiri horrek baldintza asko exijitzen ditu eta jada zabalik dauden hainbat haur eskola ateak itxi beharrean aurkitzen da. Iruñean, 22 haurtzaindegi pribatu daude eta denen artean 1452 haur zaintzen dituzte.

Neurri zehatzak exijitzen dira eta tartean, espazio kontuak garrantzia dute. Hori esan du Nafarroako Haur Eskolen Elkarteko lehendakari den Sofia Charrok, “espazioa da arazoaren muina”.

Haur eskola gehienek inbertsio handiak egiteko zailtasun handiak dituzte. Hortaz, denbora eta malgutasuna eskatzen dute.