EAEko curriculumak Espainiako Konstituzioa oinarri duela salatu du Sortzen-Ikasbatuaz-ek.

2007-09-26

Astelehenean Sortzen-ek eginiko agerraldian, EAEko curriculum dekretua eta Euskal Curriculuma ez direla gauza bera argitu nahi izan zuten. Hezkuntza Sailak egiten dituen aurkezpenetan EAEko dekretuari Euskal Curriculum izena ematen diola salatu zuten eragileko kideek eta EAEko dekretuaren ardatza LOEn eta Konstituzio espainiarrean dagoela diote.

 
 

Gaur goizean, 11:30etan Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak Curriculum berriaren aurkezpena egingo du Lakuan. Horren harira, Euskal Herriak Bere Eskolako kideek kontzentrazioa deitu dute parlamentuaren aurrean.