Helegitea Nafarroan 0-3 zikloko dekretuaren aurka

2007-10-01

Sortzen-Ikasbatuaz-ek, LAB eta EILAS sindikatuek helegitea aurkeztu dute Gobernuak martxoan aurkeztu zuen dekretuarem aurka. Nafarroako 0-3 Zikloko plataformako taldeek, LOE legearekin (2006) ez duela bat egiten diote.

 
 
Helegitea Nafarroan 0-3 zikloko dekretuaren aurka

LOEk izaera hezitzailea ematen dio 0-3 ziklo osoari. Dekretu horretan ostera, bi motatako zerbitzuak desberdintzen dira. Alde batetik, izaera hezitzailea dutenak, eta bestetik, bestelako zerbitzuak, aisialdiarekin lotzen dituenak. Plataformaren ustetan bereizketa horrek LOEren kontra egiten du. “ Bereizketa horren bidez, gainera, dekretuak ez du bermatzen 0-3 zikloa beti baldintza egokietan eskaintzea”.

Haur eskola pribatuei dagokionez, dekretuak hiru urteko epea eman zien baldintzak betetzeko. Zentro horiek, baldintza horiek betetzeko arazoak izango dituztela esan dute. Besteak beste espazioa, neurriak edota gela zehatzek sortuko dituzte zailtasunak.